Gogoratu KANTARI Gasteiz ikuskizunean parte hartzeko taldekide guztien izen emate fitxa ezinbestekoa dela, eta taldeko partaide bakoitzak bere fitxa osatu beharko duela. Adibidez, 4 laguneko talde batean, ume bakoitzaren familiak dagokion seme-alabaren fitxa bete beharko du.
Parte hartzaileen kopurua mugatuta egongo da, eta izena-ematen duten guztien artean zozketa egingo da. Parte-hartzaileen behin betiko zerrenda Gabonen aurretik jakinaraziko da.
Informazio gehiago behar izatekotan gurekin harremanetan jar zaitezke:
- Telefono bidez: 640 574 996
- Posta elektronikoz: kantari@geuelkartea.eus