Ikusguneren egoitza berria festa giroan inauguratu dute

Erredakzioa 2022ko urr. 10a, 12:20

Yogurinha Borova, Haizeatxo, Tximu, Pus eta Killer Queen artistekin, dozenaka lagunekin eta ordezkari politikoekin batera, bere egoitza berriaren ateak parez pare ireki zituen Ikusgunek larunbatean, Gasteizko Alde Zaharrean.

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak egoitza berria du; hemendik aurrera, Pintore kaleko 47. zenbakian izango da. Urriaren 8an, joan den larunbatean, inaugurazio jaia egin zuten, 18:30etik aurrera, Yogurinha Borova, Haizeatxo, Tximu, Pus eta Killer Queen artisten emanaldiekin lagunduta. Gorka Urtaran alkatea eta udal gobernuko zein talde politikoetako ordezkariak bertan izan ziren ere.

Informazio eta salaketa gune izateaz gain, topaketa zein kontsultarako gune ere izango da. Eta egoitza aldaketa urrats berri bat izango da Lumagorri zisheterosexismoaren aurkako taldearen eta Udalaren arteko lankidetzan; duela lau urte LGTBI+fobiaren aurkako EAEko lehen behatokia (Ikusgune) martxan jarri baitzuten.

Gainera, Arabako hiriburuan sexu eta genero disidentziaren aitzindari izandako lokalak eta elkarteak omentzeko espazio berria izango da: besteak beste, 7menos20 kolektiboa, Estrellas en la Noche taldea eta 80. hamarkadako Las Nenas taberna.

Irudiak: Ikusgune, Gasteizko Udala, Rocio Vitero, STEILAS, Oskar Fernandez, David Mangado eta Claudia Venceslao.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide