Ekainean zehar, Euskaraldirako sei batzorde gehiago aktibatuko dira Gasteizen

Erredakzioa 2022ko eka. 2a, 19:28
Gasteizko Euskaraldiaren auzo batzordeen aurkezpena. / ALEA

Salburua, Arantzabela, Lakua Arriaga, Olarizu, Adurtza, Aretxabaleta, Zaramaga, Aranbizkarra, Txagorritxu, San Martin, Abendaño eta Erdiguneko euskaltzaleek ekainean izango dute aukera Euskaraldia antolatzen laguntzeko.

Korrikaren lekukoa hartuta, maiatzetik martxan dira Gasteizko Euskaraldia antolatzeko auzo batzordeak. Maiatzaren amaieran izan dira lehenengo bilerak, eta ekainaren hasieran bigarren deialdia luzatu dute.

Honako hauek dira datozen egunetan auzoz auzo egingo diren batzar irekiak:

 

  • Ekainak 6, astelehena: Salburua-Arantzabela, 18:30ean Salburuko gizarte etxean.
  • Ekainak 7, asteartea: Lakua Arriaga, 18:30ean AEK Zadorra euskaltegian.
  • Ekainak 8, asteazkena: Olarizu-Adurtza-Aretxabaleta, 18:30ean auzo elkartean.
  • Ekainak 9, osteguna: Zaramaga-Aranbizkarra, 18:30ean Amaia Zentroan.
  • Ekainak 14, asteartea: Txagorritxu-San Martin-Abendaño, 18:30ean IKA euskaltegian (Aratz).
  • Ekainak 21, asteartea: Erdigunea-Babesgabeak, 18:30ean Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide