Gasteizko obren eta ondare arkeologikoaren arteko gatazkaren atal berri bat. Adatseko Andra Maria ospitalearen aztarna arkeologikoen inguruko polemikaren ostean, Etxauri plaza da protagonista berria.
Plaza hori goitik behera aldatu eta bertan Haurren Auzoa proiektua gauzatzeko lanak urtarrilean hasi ziren. Lanak aurrera eramateaz arduratzen diren beharginekin batera, Ondare Babesa enpresako arkeologoek bertatik bertara kontrolatzen dituzte lursailean agertzen joaten diren aztarna arkeologikoak.
Ostiral honetan eskeleto bat agertu da obretan. Antza denez, San Bizente elizako nekropolian lurperatutako gorpu bat izan liteke. Gasteizko Alde Zaharreko tenplu katoliko hori XV. eta XVI. mendeen artean eraiki zen. 1484. urtean, Errege Katolikoek hiriko kontzejuari eman zioten Nafarroako Antso VI.a erregearen garaiko gotorlekuetako bat, eta horren gainean eraiki zuten eliza.
Udalak eskeletoaren ustezko jatorria baieztatu dio ALEAri, azalduz Aldundiak kudeatuko duela aztarna arkeologikoen azterketa. Agertutako hezurdura noizkoa den ezagutzeko aztertu beharko da; hala ere, hainbat iturriren arabera, XI. mendekoa izan liteke.
Gorka Urtaran alkateak txio baten bidez eman du agerpenaren berri: eskeletoaren jatorria baieztatzeaz gain, "modu koordinatuan eta behar bezala aztertuko" dutela azpimarratu du.
El control arqueológico de la obras en la Plaza de Etxauri, ha dado con un esqueleto que podría pertenecer al antiguo cementerio de San Vicente. En todo caso, se procederá a analizar de forma coordinada y convenientemente. #VitoriaGasteiz pic.twitter.com/9TXgXfY97p
— Gorka Urtaran Agirre (@gorka__urtaran) February 11, 2022
Magnífica noticia señor alcalde. Obviamente es usted alguien que aprecia nuestro Patrimonio (no me cabía la más mínima duda). Sólo me entristece que esta celeridad al notificar los hallazgos no se produjese en el caso del hospital de Nuestra Señora del Cabello. https://t.co/T6oAvWdQH5
— Ismael García-Gómez (@arqueologo_) February 11, 2022