Berdintasunaren eta LGTBI eskubideen aldeko horma-irudi baten aurkako beste eraso bat Gasteizen. Duela hilabete batzuk, ekainean, margoketa homofobo eta transfoboak agertu ziren Umandi ikastolan, LGTBIfobiaren aurkako horma-irudiaren gainean.
Oraingoan, Arantzabela ikastolan gertatu da, duela gutxi umeek egindako horma-irudi baten aurka: ortzadarra, "harrotasuna", "askatasuna", "berdintasuna", "aniztasuna", "errespetua", "maitasuna" eta "duintasuna" bezalako hitzak zituen artelana erasotua izan da. Horren gainean, zakilak, "Putos gays", "Fuck LGTB", "Fuck maricones" eta bestelako mezu LGTBIfobikoak margotu dituzte.
"Horrelako jarreren aurrean, eskola komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hau salatzeko", adierazi du ikastetxeak. Bere aldetik, eskola komunitatea "oso triste eta haserre" dagoela azaldu du Cira Crespo ALEAko kolaboratzaile eta eskolako gurasoak.
"LGTBI+ kolektiboari mezu bat"
Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak gertakaria erregistratu du, eta ikastolaren esku jarri da "behar duten guztirako". Horrekin batera, "babes osoa" adierazi dio ikastetxeko hezkuntza komunitateari, "batez ere bertako kide diren LGTBI+ pertsonei".
"Ez dira ezagutzen ditugun lehenengo pintaketak, ezta horma-irudiak erasotuta esnatzen den lehenengo ikastola ere. Ikasgeletan sexu eta genero aniztasuna ikusarazteko ahaleginak jomuga bilakatu dira zisheteroarauaz haratago bizi eta harremantzea erreprimitu eta ukatu nahi dutenentzat", salatu du Ikusgunek.
Behatokiak "larritasunez" ikusi du gertatutakoa, pintada horien bidez "egileek LGTBI+ kolektiboari mezu bat helarazi" nahi izan diotelako. "Hori are larriagoa da hezkuntza zentroetan gertatzen bada, mezu horiek bertara joaten diren haurrei helarazten saiatuz", ohartarazi dute.
"Gasteizek azken hilabeteetan erakutsi du ez dagoela prest bere kaleetan gorrotoa onartzeko, salaketa soziala ezinbestekoa da gorroto diskurtsoei aurre egiteko. Gasteiztarrak horrelako erasoen aurka agertzera gonbidatzen ditugu, LGTBI+ eta trans banderak ikusaraziz beren leihoetan, jaken hegaletan, udalerriko ikur bihurtu diren oihalezko poltsetan, nahi dituzten une eta espazio guztietan eta eskura dituzten objektu guztiekin. Denon artean egin diezaiokegu aurre gorrotoari", aldarrikatu du Ikusgunek.
????????️???? Margoketa homofoboak salatu eta gorroto diskurtsoei aurre egiteko deia egiten diegu gasteiztarrei.
— Ikusgune (@ikusgune) February 8, 2022
????????️???? Denunciamos las pintadas #homofobia y hacemos un llamamiento a los y las gasteiztarras a hacer frente a los discursos de odio https://t.co/9IUthaaPSy pic.twitter.com/SILy4xqw4s
Txikizioak jolastokian
2021eko martxoan, ALEAn argitaratutako gutun batean, Arantzabela ikastetxeko gurasoek ohartarazi zuten ikastolako patioan astebururo gertatzen ziren "gizabidearen kontrako jokabide eta txikizioak". Besteak beste, botilioi eta suteen arrastoak, kondoiak, kristalak eta kakak agertzen zirela salatu zuten. "Egoera oso larria da eta konponbide egonkor bat eskatzen dugu instituzioen aldetik", aldarrikatu zuten.
Elkartasun mezuak
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak elkartasunezko mezu ugari jaso ditu berehala:
#StopLGTBIfobia ????️⚧️????️???? Horrelako jarreren aurrean, eskola-komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hau salatzeko.@ikusgune @BerdinduEJGV @VG_berdintasuna pic.twitter.com/99Y9XLc0pc
— Arantzabela Ikastola (@ArantzabelaHLHI) February 7, 2022
Horrela esnatu da gaur gure jolastokia @ArantzabelaHLHI . Duela gutxi umeek egindako murala da. Oso triste eta haserre gaude ???? pic.twitter.com/8TxZy4Y97w
— CiraCrespo (@maternalias) February 7, 2022
Gure elkartasun osoa Arantzabela Ikastolarekin. Ekintza hauek agerian jartzen dute zein beharrezkoa dugun eskolaren lana gorrrotoa ekiditzeko eta txiki-txikitatik errespetua, tolerantzia, aniztasuna eta balore demokratikoen defentsa irmoa zabaltzeko. Aurrera!#StopLGTBIfobia https://t.co/NA0OZUqfZI
— Jon Nogales (@Jonnogales) February 8, 2022
Todo mi apoyo a la Ikastola Arantzabela @ArantzabelaHLHI y mi condena más rotunda ante este acto homofóbico. Zuekin gaude. Lan bikaina egiten ari zarete Gasteizen genero aniztasuna eta giza eskubideak bermatzeko belaunaldi berrietan. Segi aurrera! #VitoriaGasteiz https://t.co/6E3FEZ9QHz
— Gorka Urtaran Agirre (@gorka__urtaran) February 7, 2022
Atzo Gasteizko Arantzabela Ikastolaren aurkako eraso homofoboa salatzeaz gain, bertako hezkuntza-komunitateari elkartasuna adierazi nahi diogu.#euskaleskolapublikokomunitarioa eta hezkitzailea da gurea. pic.twitter.com/mQmMRghqAb
— LAB Irakaskuntza (@labirakaskuntza) February 8, 2022
ONARTEZINA! Jarrera LGTBIfobikoek ez dute lekurik gure kaleetan, are gutxiago eskoletan. Gure elkartasun osoa Arantzabela ikastolarekin.
— Felix Gonzalez San Vicente (@felixgasteizkoa) February 8, 2022
¡INACEPTABLE! Las actitudes LGTBIfóbicas no tienen cabida en nuestras calles, y mucho menos en escuelas. Nuestra solidaridad con Arantzabela. https://t.co/cNuEpAMEIO