Ostiral honetan, 20:00etan, Apasos elkarteak Loma Jeneralaren plazan deitutako elkarretaratzean, animaliak babesteko elkartea berriro udal txakurtegian onartzeko eskatu diote Udalari, sexu abusuen auziaren inguruko polemikaren erdian.
Une honetan, sexu abusuen auziaz arduratzen den epaitegia udal txakurtegiko lau arduradun ikertzen ari da ustezko omisio delituagatik; horien artean, Iñaki Gurtubai zinegotzia. Bere aldetik, 17 urteko elkarlanaren ostean, Udalak bertan behera utzi du Apasos-ekin zuen lankidetza hitzarmena, eta "gezurretan" aritzea leporatu dio elkarteari.
2020ko uztailean sexu abusuen kasua argitara eman zenetik, hainbat kereila aurkeztu dituzte Apasos-ek eta Gasteizko udal gobernuak elkarren aurka; horiek guztiak ikerketa judizialaren fasean daude une honetan.
"Mendekua"
Elkarretaratzearen bitartean egindako hitzartzean, Nuria Perez-Carcamo elkarteko presidenteak kritikatu du Apasos Armentiako txakurtegitik "kanporatu" izana Udalaren eta Gorka Urtaranen "mendeku argi eta garbiaren" ondorio dela, "udal instalazio batean egindako sexu abusuen salaketaren ondorioz".
Horrekin batera, hitzarmena berrezartzea exijitu du elkarteak, Armentiako txakurtegian animalien ongizaterako "funtsezkoa" den lana egiten jarraitzeko. "Ez dugu onartuko Udalak indarkeria matxistaren biktimak zigortzea, ezta txakurtegiko animaliek sufritzea ere", gaineratu du Perez-Carcamok.
Apasos elkartearen arabera, udal gobernuak "babesa ukatu egin zien abusuen biktima izandako boluntarioei". Gainera, azken egunetan Udaltzaingoa elkarteko presidentearen lantokian sartu dela salatu dute, elkartearekin zuen hitzarmenaren amaiera jakinarazteko. "Enpatia edo laguntza erakutsi beharrean, presio egin digu gaizkileak bezala tratatuz. Gaizkileak baino okerrago tratatu gaituzte, orain kartzelan dagoen abusatzailea ez dutelako inoiz horrela tratatu", adierazi du Perez-Carcamok.
¡Gracias #Vitoria! Vamos a pelear porque Apasos sea readmitida en la perrera de Armentia para seguir cuidando de los abandonados en nuestra provincia. #ConApasosPorLosAnimales#ConApasosPorLasVictimas pic.twitter.com/th8SR0vfEX
— Apasos Vitoria (@apasosvg) June 4, 2021
Hoy Gasteiz ha salido a la calle a apoyar a @apasosvg y ha gritado alto y claro :#YoSiTeCreo .... sin embargo, el ayuntamiento @vitoriagasteiz no les creyó pic.twitter.com/tR5zfJfIkt
— Iratxe Lopez de Aberasturi Saez de Vicuña (@iaberasturi1) June 4, 2021