Mendizorrotzeko kirol kantxak eraberritu dituzte

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 25a

Amaitu dira Mendizorrotzeko kirol pistak berritzeko lanak. Beraz, ostiralean hasiko den udako kanpainarako prest daude jada.

Joan den ostiralean, markatze lanek amaiera eman zioten Mendizorrotzeko kirol-esparruko futbito, eskubaloi eta beste diziplina batzuetako kanpoko kantxak berritzeko lanei; 41.297 euroko kostu orokorra izan du esku hartzeak.

Azken asteetan, zoladuraren konponketa integrala egin da, eremu hondoratuak eta azalera desberdinetako zoladura-junturak konponduta. Halaber, kantxen azalera leundu eta margotu dute, eta eremu bakoitza markatu da. Kanpoko pistak 40 x 20 metroko azalerako bi kantxa dira, azalera sintetikoa dute eta futbitoan zein eskubaloian aritzeko markak dituzte. Halaber, argiztapen artifiziala dute eta hamabi aldagela: banakako sei eta beste sei kolektibo.

Lan horiei esker, Mindizorrotzeko kirol pistak prest egongo dira ostiralerako; izan ere, maiatzaren 28an hasiko da udako kanpaina. Gune erabilgarrietako bat izango da, edukiera mugatuarekin, eta segurtasun arau bereziak ezarri dira Covid-19aren aurrean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago