Maiatzaren 28an zabalduko dituzte Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak

Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 12:44

Mendizorrtzakoak irailaren 18ra arte egongo dira irekita; Gamarrakoak, irailaren 4ra arte.

Datorren larunbatean, hilak 28,  hasiko da udako denboraldia Mendizorrotzeko eta Gamarrako udal kirol esparruetan. Udako zerbitzuak eta ordutegiek irailaren 18ra arte egongo dira irekita Mendizorrotzean, eta irailaren 4ra arte Gamarran.

Kanpoko igerilekuez gain Udalak doako jarduera irekiak zein kirol ikastaroak eskainiko ditu.

 

Mendizorrotza

Udako kanpaina: maiatzaren 28tik irailaren 18ra arte.

Ordutegi orokorra: 8:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera.

Barruko igerileku klimatizatua: 8:00etatik 21:30era (abuztuaren 16tik irailaren 11ra itxita arrazoi teknikoengatik).

Kanpoko igerileku olinpikoa:

Ohiko ordutegia: 9:00etatik 21:30era.

Abuztuaren 16tik irailaren 11ra: 8:00etatik 21:30era.

Aquamendi igerilekua:

Ohiko ordutegia: 10:30etik 20:30era.

Maiatzaren 30etik ekainaren 16ra eta irailaren 5etik 18ra:

Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 20:30era.

Asteburuetan: 10:30etik 20:30era.

 Jardueren liburuxka: Mendizorrotza uda 2016

 Gamarra

Udako kanpaina: maiatzaren 28tik irailaren 4ra arte.

Ordutegia: Astelehenetik igandera, 8:00etatik 22:00etara. Igerilekuak erabiltzeko ordutegia: 09:00 – 21:30

 

Jardueren liburuxka: Gamarra uda 2016

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide