Eragiteko janzten

Herritarrak eta euskara: tokian tokiko hizkuntza-aktibaziorako gakoak eta prozesuak

Apirilaren 20an, Maialen Iñarrak eta Zesar Martinezek gidatu zuten Eragiteko janzten jardunaldien hirugarren saioa: Herritarrak eta euskara, aktibaziorako gakoak. Sarburu Elkartea eta Abetxukuko Euskara Elkarteko kideek ere parte hartu zuten.

Topaguneak, GEU Elkarteak, Lazarraga Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatutako Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak hitzaldi zikloaren hirugarren saioa apirilaren 20an izan zen Oihaneder Euskararen Etxean.

Maialen Iñarra (Soziolinguistika Klusterra) eta Zesar Martinezen (EHUko Parte Hartuz Institutua) txanda izan zen, Herritarrak eta euskara: aktibaziorako gakoak izenburupeko saioan. Tokian toki, hizkuntza-aktibazioa sustatzeko gakoak eta egin litekeen prozesua zeintzuk diren aurkeztu zuten hizlariek.

Hau da, herritarrak euskararen jiran aktiba daitezen zaindu beharreko gakoak aztertu zituzten, baita aktibazio horretarako egin litekeen prozesua azaldu ere. Emaitza horiek Soziolinguistika Klusterrak gidatutako Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa ikerketaren bidez jaso dira.

Saioaren azken txanpan, Gasteizko Salburua auzoko Sarburu elkartea eta Abetxukuko euskara elkarteko kideek ere haien aktibazio ikuspegiak azaldu zituzten. Gainera, publikoak hartu zuen azken hitza, eta auzo horietako aktibazio prozesuen zein saioaren lehen orduan aurkezturiko gakoen inguruan sakontzeko aukera izan zen.

Eragiteko janzten

Jardunaldi hauek Gasteizko euskaldunei gure inguruan gertatzen ari denaren berri ematea du helburu, alde batetik, eta horretarako metodologia, esperientzia eta bizipen ezberdinak izango ditu eztabaidagai antolatutako lau saioetan.

Pello Jauregik eskainitako lehen saioaren, Topalabe taldearen Berrindartu eta jauzi txostena aurkezteko bigarren saioaren eta hirugarren saio honen ostean, azken saio bat dago aurreikusita:

  • Maiatzaren 25ean, asteartea, 18:30ean, Oihanerder Euskararen Etxean
    Arabako esperientzia komunitarioak Gasteizerako eredu?
    Solaskideak: Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Gartzen Garaio, eta Lautadako Euskararen Komunitateko Oskar Garcia de Bikuña eta Jon Ruiz de Pinedo.

Jardunaldi horietako bakoitzean parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta modu telematikoan egin daiteke eskaera.

Bideoak

Guztira, lau jardunaldi izango dira, eta saio guztien bideoak ikusgai izango dira ALEAren webgunean. Oraingoz, horietako hiru daude sarean ikusgai, eta azkena ere eskuragarri izango da aurrez aurreko saiotik egun batzuetara.

2. Berrindartu eta jauzi -  Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Luna (Topalabe taldea)

Erlazionatuak

Euskararen erabilera sustatzeko "ulerrizketa" metodologia

Gasteiz

"Eragiteko janzten" jardunaldien baitako saioan, Pello Jauregi adituak "Ulerrizketa" metodologiari buruzko hausnarketa eskaini zuen. 
"Berrindartu eta jauzi" euskararen erabileran aurrerapausoa emateko

Gasteiz

"Eragiteko janzten" jardunaldien baitako 2. saioan, Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Lunak "Berrindartu eta jauzi" txostenean jasotak...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide