Etxebizitza Sindikatuak joan den astean ohartarazi zuenez, urtarrilaren 26ko 11:00etatik aurrera, hamabost bizilagunen etxegabetzea gauzatu da Gasteizko Herrandarren kaleko 15. zenbakian. «Inongo alternatibarik eskaini gabe, pertsona horiek kale gorrian geratu dira», salatu dute. 10:30ean bertaratzeko deialdia zabaldu du Etxebizitza Sindikatuak, etxegabetzea gelditu eta bizilagunen egoera salatzeko asmoz.
Poliziaren presentzia handia izan da goizeko lehen ordutik, eta 40 pertsona inguru eraikinaren barruan itxi dira, etxegabetzeari aurre egiteko. Kanpoan, barrukoei babesa adieraztera hurbildu diren dozenaka pertsona.
11:00ak aldera, sarrailagilea eta epaitegiko ordezkariak eta prokuradorea iritsi dira. Bertaratutakoek eta etxe barrukoek etxegabetze agindua desobeditzeko eskatu diete, baina desalojoak aurrera egin du. Ordubete inguru luzatu da sarrailagilearen ahalegina, baina, azkenean, ireki ezinik, Udaltzaingoak atea apurtzeari ekin dio.
Bitartean, Ertzaintza eta manifestariak kalean zeuden, aurrez aurre. Azkenik, 12:00ak aldera, atea irekitzea lortu du Udaltzaingoak, baina atearen atzean oztopo gehiago topatu ditu. Oztopoak kendu ostean, barruan zeuden pertsonak ateratzeari ekin diote, banan banan: batzuk bizilagunak ziren, eta beste batzuk Etxebizitza Sindikatuko kideak. Etxegabetzearen azken uneetan sortutako tentsioaren testuinguruan, Ertzaintza kargatzen hasi da, eta zenbait pertsona identifikatu ditu.
Azkenean, etxegabetzea gauzatu egin da. Etxebizitz Sindikatuko bozeramaileek amaitutzat eman dute desalojoa, baina San Antonio kaleko Gizarte Zerbitzuen egoitzara eramango dute protesta.
Bi lagun Atzerritartasun Zerbitzuaren esku
Bizilagunetako bi atxilotu egin dituzte, jakinarazi dietenez, Atzerritartasun Zerbitzuaren esku uzteko; hau da, Espainiako Poliziaren esku geldituko dira.
Etxebizitza Sindikatuak gogor salatu du bi pertsona horiekin gertatutakoa: «Errolda duten eta erregularizatuta dauden bi pertsona dira», azaldu du Etxebizitza Sindikatuak. «Etxegabetze batekin hasi eta deportazio batekin amaituko dugu? Beharrezkoa al da etxerik gabe uztea eta, gainera, deportatzea?», galdetu diote Gorka Urtaran alkateari, sare sozialen bitartez.
«Birjabetutako» eraikina
Herrandarren kaleko 15. zenbakiko blokea 2020ko udan okupatu zuten 30 pertsona inguruk. Hamar urte baino gehiago hutsik egondako bloke bat «birjabetzeko» asmoarekin. Etxebizitza Sindikatuak «etxebizitza lortzeko beste aukerarik ez zuten» pertsona horiei babesa eskaini zien, eta «espazioa antolatu eta defendatzeko baliabide guztiak» jarriko zituela adierazi zuen.
Bost familia, kalera
Handik sei hilabetera, abenduan, eraikin horretan bizi diren bost familia etxegabetuak izateko arriskuan zeudela ohartarazi zuen Etxebizitza Sindikatuak, eta «etxegabetzeen aurka, langile kontrola» aldarrikatu zuen. Azaldu zutenez, «etxegabetze express» prozeduraren lehen kasuetako bat litzateke hau Gasteizen, eta, formula juridiko horren arabera, etxegabetuko dituzten bizilagunek ez dute helegiterik aurkezteko aukera.
Azkenik, urtarrilean iritsi da behin betiko etxegabetze agindua: Herrandarren kaleko 15. zenbakia borondatez utzi ezean, polizia etxegabetzea gauzatzera bertaratu da, urtarrilaren 26an, 11:00etan.
???????? [AZKEN ORDUKOA] Polizia iritsi da Herrandarren kalean okupatutako eraikinera, 15 bizilagunen etxegabetzea gauzatzeko.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Bertaratzeko dei egin du @EtxeSindikatua k, etxegabetzea gelditzeko asmoz.
Zuzeneko jarraipena ???? https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/2FfBNtgeTR
???? Hainbat pertsona eraikinaren barruan daude. Kanpoan, Ertzaintza eta Udaltzaingoa, barrukoei babesa adieraztera hurbildu direnekin aurrez aurre. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/wHLbDx61Ns
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Poliziaren presentzia handia izan da 9:00etatik. @EtxeSindikatua ko Karla Berrojalbizek azaldu duenez, pertsona talde bat dago eraikinaren barruan.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???????? Kalean, lasaitasuna oraingoz. Etxegabetze agindua 11:00etan exekutatuko da https://t.co/nzBkef6L6s pic.twitter.com/M11cyfri5L
???? Sarrailagilea eta epaitegiko prokuradorea iritsi dira. Bertaratutakoek eta etxe barrukoek etxegabetze agindua desobeditzeko eskatu diete. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/4ShINH61QL
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Sarrailagileak ez du lortu, oraingoz, atea irekitzea. 10 minuturen ostean, desobeditzearen aldeko oihuek jarraitzen dute. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/qQpQM09Fbg
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Atea ireki ezinean, Udaltzaingoak atea apurtzeari ekin dio. Bitartean, Ertzaintza eta manifestariak kalean, aurrez aurre.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
‼️ ALEAk jakin duenez, dozenaka pertsona daude eraikinaren barruan, etxegabetzeari aurre egiteko prest. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/hGLLC9trhP
???? Udaltzaingoak ordu erdi baino gehiago darama atea apurtzeko. Bitartean, kanpoan, Ertzaintzak atzera egitera behartu ditu manifestariak. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/VBYayFxHB9
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Azkenik, atea irekitzea lortu du Udaltzaingoak, baina atearen atzean oztopo gehiago daudela dirudi. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/46tYe9qVN0
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Bitartean, barruan dozenaka lagun daudela iragarri du @EtxeSindikatua k, hambost bizilaguneb etxegabetzeari aurre egiteki. Polizia eraikinean sartzea lortu du. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/9l6dLXY1BR
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Udaltzaingoa hasi da atearen atzean zeuden altzariak eta bestelako oztopoak ateratzen. Jendea ateratzen hasiko dira orain. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/HojotrMHEJ
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Lehenengo pertsonak ateratzen hasi da Udaltzaingoa. Kanpoan, @EtxeSindikatua k salatu du barruan dauden kideak "bortizki kolpatuak" izaten ari direla. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/PrFxbZner0
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Barruan 40 pertsona inguru daudela iragarri du @EtxeSindikatua k. Poliziak horietako hamar atera ditu, atxilotu gabe. Momentuz, lehenengo solairuraino iritsi da Udaltzaingoa. https://t.co/nzBkef6L6s pic.twitter.com/xxyH41v9Uc
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? Ertzaintzak @EtxeSindikatua ko bi kide ohartarazi ditu kanpoan, etxe barruko ekintzaileak ateratzen jarraitzen duten bitartean. https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/mym9Cah7Ea
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? [ZUZENEAN] Etxegabetzea aurrera doa Herrandarren kalean. Barruan zeuden kideak ateratzen jarraitzen du Udaltzaingoak.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
‼️ Etxegabetutako lehen bi bizilagunak atxilotu dituzte. Atzerritartasun Sailaren esku utziki dituzte (Guardia Zibila). https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/q1BBjjeWYh
???? Hamabost bizilagunetako batzuk atera ditu Udaltzaingoak. Jakinarazi dietenez, horietako batzuk Atzerritartasun Zerbitzuaren esku utziko dituzte.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/JHflieX2HN
???? [ZUZENEAN] Ertzaintza kargatzen hasi da Herrandarren kaleko etxegabetzean. Zenbait pertsona atxilotu ditu.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/3WyjnSexaI
???? Karga polizialak eta tentsioa gora Herrandarren kaleko etxegabetzean.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/Qpus1Vkh9Z
???? Horrela hasi dira Ertzaintzaren kargak Herrandarren kaleko etxegabetzean.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
???? https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/tqtFcnKg8q
???? Herrandarren kaleko 15. zenbakian etxegabetutako azken familia eraikinetik atera den unea, bi seme-alabekin eta ukabila altxatuta.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
Informazio guztia ???? https://t.co/nzBkefomv2 pic.twitter.com/mJtAcNEvwc
???? Herrandarren kaleko etxegabetzea gauzatu da. @EtxeSindikatua ko bozeramaileek amaitutzat eman dute desalojoa, baina San Antonio kaleko Gizarte Zerbitzuen egoitzara eramango dute protesta.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2021
Informazio guztia ???? https://t.co/nzBkefomv2