Bizilagun askok pentsatu dute tiroak izan zitezkeela —ALEAko irakurle batzuek ere galdetu digute gertatutakoaz—, eta Udaltzaingoak ere dei bat jaso du egoeraren berri emateko. Ondoren, San Sebastian Eguna ospatzeko zela pentsatu dute askok.
Baina, Hala Bedik argitaratu duenez, egia bestelakoa da: Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrak Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte urtarrilaren 21ean eta 22an. Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu. Eta su artifizialak bi gazte arabarren epaiketa salatzeko jaurti dituztela azaldu du Hala Bedik. Hala ere, ANkerkeriari Stop herri ekimenak ez du, oraingoz, ekimenaren inguruko adierazpenik egin.
Larunbatean, ANkerkeriari Stop lelopean egindako manifestazioaren ostean, Gasteizen berriro mobilizatuko dira ostegunean, 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Amurrion, berriz, ostiralean aterako dira kalera, 18:00etan Herriko plazatik.
????BIDEOA | Gasteiz argiztatu dute Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako epaiketa salatzekohttps://t.co/DwwHxV93AC
— Hala Bedi (@halabedi) January 20, 2021
Ekimenaren bideoa Hala Bedik argitaratu du, eta lotura honetan ikus dezakezue.