Sutea Onaindia enpresaren birziklatze-biltokian, Gasteizen

Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 08:41
Gasteizko suhiltzaileek sutea kontrolpean izatea lortu zuten 23:00ak aldera. / @Bomberos_VG

Astelehen gauean, sute handi bat piztu zen Gasteizko Artapadura kalean kokatutako Onaindia birziklatze-biltokian. Ez da zauriturik izan, baina kalte materialak larriak izango dira.

Gamarrako industrialdeko sutearen ondorioz, 16 suhiltzailek osatutako talde bat bertaratu zen, eta 23:20ean sutea kontrolpean zegoela iragarri zuten Gasteizko suhiltzaileen Twitter kontuan. 3:00etan sutea itzalita zegoen, baina guardiako talde bat geratu zen, badaezpada.

Udaltzaingoa ere bertaratu zen, eta trafikoa Artapadura kaletik Zadorra etorbidera bideratu behar izan zuten.

Azken asteetan Gasteizen hondakinen kudeaketarekin lotutako hirugarren sutea izan da; izan ere, Gardelegiko zabortegia bi aldiz erre da denbora tarte txikian, ekainaren azken astean eta uztaileko lehenengoan. Onaindiako sutearen kea gaueko lehen ordutik ikus zitekeen hiriko hainbat lekutatik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide