Astelehen honetan ospatu da ETB2ko El Conquis saioaren finala. Aurkezleak behin eta berriz galdetu zion Gasteizko lehiakideari bere "emaztearekin" duen harremanagatik, eta "broma bat" ote den ere galdegin zion. Ikusguneren arabera, gertatutakoa "onartezina" da telebista publikoan.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak "eraso LGTBI+fobo" gisa definitu ditu Iantziren hitzak, eta hamaika dira Twitterren aurkezle ezagunaren jarrera kritikatu duten erabiltzaileak.
Testuingurua
Bestalde, aurkezlearen hitzak testuinguruan kokatzen saiatu dira beste hainbat txiolari; izan ere, 24 urteko lehiakide gasteiztarrak lagun batekin ezkondu zela azaldu zuen castingean, eta, antza, aurkezleak horregatik egin zion galdera.
Astearte gauean, Julian Iantzik egindako adierazpenen harira, EiTBk ohar bidez barkamena eskatu die minduta sentitu diren pertsona eta kolektiboei, baina aurkezlearen galderen testuingurua azpimarratu du, castingari erreferentzia eginez. Horrez gain, asteleheneko audientziaren datu onak goraipatu ditu, publikoak saioari emandako "babesaren froga" gisa. Iantzik ere publikoki adierazi du galdera "LGTBIrekin zerikusirik ez duela".
Azkenik, Duranak berak bideo bat argitaratu du aurkezleak galdera intentzio txarrik gabe egin zuela azaltzeko. Halaber, castingean egindako adierazpenak gogora ekarri ditu.
Hala eta guztiz ere, Duranaren kasutik harago, Iantziren galdera lekuz kanpo dagoela kritikatu dute txiolari gehienek, tonuagatik eta jarrera "morbosoa" dela eta; izan ere, final osoan egindako beste hainbat adierazpen batzuk kritikatu dituzte ere, are larriago hedabide publiko batean egiteagatik.
⚠️[LESBOFOBIA] Onartezina atzo @euskaltelebista|ko @el_conquis saioan ikusi eta entzun behar izan genuena. #LGTBIfobia #Lesbofobia pic.twitter.com/UJYevdRLh4
— Ikusgune (@ikusgune) June 30, 2020
Atzo eraso LGTBI+fobiko bat bizi izan genuen @el_conquis'en neska gazte bati egindakoa. EITB zerbitzu publikoa da eta gazteongan erreferenteak sortzen ditu. Garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako jarrerak salatzea eta eredu positibo eta anitzak sortzeko beharra aldarrikatzea pic.twitter.com/xOFXV3q51c
— Gazteriaren Kontseilua (@GazteKontseilua) June 30, 2020
@el_conquis ikusten ez dugunontzat, igual, igual e, gaizki ulertua ere izan liteke. https://t.co/0uvsODWuVY
— JORDI Agirre ???? (@dontxomin) June 30, 2020
Kaixo Malcolm. Kontestuan jarri beharra duzu informazioa, izan ere, Durana, lesbiana izan gabe ezkondu zen lagun batekin. Berak ahala esan zuen behintzat, hortik galdera. Ez dauka lesbofobiarekin ikusirik. Uste dut hanka sartzen ari zaretela gai honetan. Beste gabe, besarkada bat
— Nabartar (@nabartar) June 30, 2020
Guztiz onartezina, baina beranduago, Mikel aurkeztean, bere itxura fisikoagatik googleko bilaketak 300 aldiz handitu zirela bota zion bere umore kasposoarekin. Lesbofobia dagoela argi dago, baina hau morboa bilatzearekin lotuko nuke gehiago. Eitb estiloa.
— Patxi Agirrezabala (@PatxiFM96) June 30, 2020
Asmo onenarekin galdetzen det eh, ez detelako ulertzen: Atzo Conquisen Iantzik esandakoa lesbofobia da, kontestua hau baldin bada? Lesbofobia da edo bestelako harreman eredu batzuk ez ulertzearen ondoriozko galdera txatxua?pic.twitter.com/79D7H8q4K4
— Aiora (@probatxoa) June 30, 2020
Julian Iantzik 'Conquis' saioko finalean egindako adierazpenen harira, EiTBk barkamena eskatu nahi die minduta sentitu diren pertsona eta kolektiboei https://t.co/1rN81gxgTq
— EiTB (@eitb) June 30, 2020
@el_conquis Esto lo que dice Durana respecto a la pregunta de la final de ayer.. Hau da Duranak berak esaten duena. Bihar debatean izango da Kuttunaren lehian.. #conquisfinal #Conquis pic.twitter.com/7cldUFmdX6
— Julian iantzi (@JulianIantzi1) June 30, 2020