Judimendiko gazte mugimenduak joko aretoa berrirekitzea salatu du

Erredakzioa 2020ko eka. 9a, 13:06
Judimendiko Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin du astelehenean. / HALA BEDI

Deseskalatzearen hirugarren faseak joko aretoak berrirekitzea ahalbidetu du; horien artean, Olagibel kalekoak astelehenean ireki ditu bere ateak. Judimendiko Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin du lokalaren aurrean.

Alarma egoera hasi zenetik itxita egon diren kasinoek, joko aretoek eta apustu lokalek berriro zabaltzeko aukera dute astelehenetik, deseskalatzearen hirugarren faserako Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak ezarritako irizpideen arabera. Edukiera %50era mugatu eta makinen artean 2 metroko tartea utzi beharko dute.

"Entzun gintuzten eta entzuten jarraituko gaituzte", aretoaren aurkako borrokan jarraitzeko deia luzatu du Judimendiko Gazte Asanbladak asteleheneko elkarretaratzean, "Judimendik joko aretoari ez" zioen pankartaren atzetik.

Hiru urtez, joko aretoarekiko oposizio mugimendu indartsua egon da Judimendin. 2019an, establezimendua hiru hilabetez itxita egon zen, aurrera ateratzeko ezintasunak zirela eta, enpresa kudeatzailearen arabera. Hala ere, urrian bere ateak berrireki zituen.

Osasun krisiaren ondorioz martxotik itxita egon ostean, jarduerari berrekin dio Judimendiko joko aretoak.

Erlazionatuak

Jokoz kanpo harrapatu baino lehen

Igor Goikolea 2018 eka 23 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide