Koronabirusa

Zer egin daiteke deseskalatzearen hirugarren fasean?

Erredakzioa 2020ko eka. 8a, 11:25

Normaltasun berriaren atarian ere, ireki gabe jarraitzen dute establezimendu askok. / ALEA

Araba deseskalatze-prozesuaren hirugarren fasean dago ekainaren 8tik aurrera. Normaltasun berriaren atarian Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak zehaztu dituzten irizpide nagusiak laburbildu ditugu ALEAn.

0. Gomendio orokorrak

Osasun krisiak jarraitzen du, eta orain arteko irizpide eta gomendio orokorrak gogoratu beharra dago, Covid-19aren hedatzea saihesteko:

  • Bi metroko segurtasun distantziari eustea.
  • Eskuak maiz garbitzea, xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.
  • Eztul edo doministiku egitean aurpegia besoarekin estaltzea.
  • Koronabirusaren sintomak nabaritzekotan, edozein jarduera saihestu, etxean geratu, besteengandik isolatu, eta 900 20 30 50 telefonora deitu.
  • Bi metroko distantzia mantendu ezin den espazio ireki zein itxietan.

2. Mugigarritasun mugagabea EAEn

  • Mugigarritasun mugagabea, edozein jarduera egiteko, EAEko lurraldeen eta enklabeen artean (Trebiñu barne).
  • EAEtik kanpo, Estatuko probintzietarako, edozein fasetan daudela ere, joan-etorriak egin ahal izango dira justifikatutako arrazoiengatik:
    • Osasun arrazoiak.
    • Arrazoi sozioekonomikoak: lana, enpresa...
    • Bizilekura itzultzea.
    • Adinekoak, mendekoak edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzea eta laguntzea.
    • Ezinbesteko kausa.
    • Beharrizan-egoera.
  • 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute 10:00etatik 12:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara.

3. Garraio publikoa %100era

  • Bidaiarien lurreko garraioan, trenez edo errepidez, EAEko lurralde-eremuan egiten denean, maiztasunak eta edukierak %100ean berreskuratu ahal izango dira.
  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ibilbide osoan.
  • Gutxienez 2 metroko distantzia fisikoa errespetatuko da.

3. Lagunekin eta senideekin elkartu naiteke

  • Gehienez ere 20 pertsona.
  • Non? Etxebizitzetan, lokal pribatuetan edo espazio irekietan.
  • Pertsonen artean 2 metroko distantzia errespetatuko da.

4. Dendak eta merkataritza-guneak

  • %60ko edukiera, eremu komunak eta jolas-espazioak barne.

5. Merkatuak, nekazaritza-azokak eta azoka txikiak

  • Gehienezko edukiera: %60.
  • Udalek ezarriko dituzte postuak eta merkatua mugatzeko.

6. Tabernak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak eta txokoak

  • Edukiera-muga (%100) gainditu gabe.
  • 2 metroko tartea egongo da barruko zein terrazetako mahaien artean.
  • Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez 2 metroko tartea errespetatuz bezeroen edo bezero-taldeen artean.

7. Hotelak, ostatu turistikoak eta kanpinak

  • %60ko edukiera eremu komunetan.
  • Babes-arauak eta pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatuz.

8. Kasinoak, joko-aretoak eta apustu-lokalak

  • Edukiera %50era mugatuta.
  • Makinen artean 2 metroko tartea utziz.

9. Gaueko diskotekak eta tabernak

  • Oraingoz ezin dira ireki.

10. Beilatokiak, hileta izaerako zeremonia zibil eta erlijiosoak

  • 50 pertsona aire zabalean.
  • 25 pertsona espazio itxietan.

11. Gurtzarako guneak

  • Edukiera %75era mugatuta.

12. Ezkontzak

  • Edukiera %75era mugatuta, leku ireki zein itxietan.

13. Kongresuak, topaketak, negozio-bilerak, hitzaldiak eta ekitaldiak

  • Gehienez ere 80 parte hartzaile.

14. Hautaketa edo hezkuntza-prozesuekin lotutako azterketak egiteko esparruak

  • Gehienez ere %60ko edukiera espazio diafanoetan, gune edo areto bakoitzean.
  • Pertsonen artean 2 metroko distantzia eta babes-arauak errespetatuz.

15. Haurtzaindegiak eta haur-eskolak

  • 0-3 urte bitartean.
  • Edukiera %60ra mugatuta.

16. Haur eta gazteentzako eguneko aisialdiko jarduerak

  • Espazio itxietan: edukiera %60ra mugatuta eta gehienez 80 pertsona (begiraleak barne).
  • Espazio irekietan: edukiera %60ra mugatuta eta gehienez 200 pertsona (begiraleak barne).

17. Hondartzak eta urtegiak

  • Bainuak baimenduta daude.
  • Eguzkia modu estatikoan hartzeari dagokionez, Osasun Sailaren gomendioak eta irizpideak beteko dira, baita hondartza edo hareatza antolatzeko ardura duen udalerri bakoitzak ezarritako araudia ere.
  • Objektu pertsonalak uzteko beste erabiltzaileekikoo 2 metroko distantzia errespetatuko da, elkarrekin bizi diren bainularien kasuan izan ezik.
  • Udalek mugak ezarri ahal izango dituzte sarbidean, edukieran, aparkalekuan eta beste erabilera-murrizketa batzuetan.

18. Berdeguneetan kokatutako aisialdirako eta atsedenerako guneak

  • Erretegiak, parrillak eta mahaiak dituzten kasuetan.
  • Administrazio eskudunak sarbideari, edukierari eta beste murrizketa batzuei buruzko mugak ezarriko ditu.

19. Liburutegiak

  • Zertarako? Mailegatzeko, irakurtzeko eta ikasteko.
  • Edukiera %60ra mugatuta.

20. Museoak eta erakusketa-aretoak

  • Edukiera %60ra mugatuta.

21. Zinemak, antzokiak eta kultur ekitaldi zein ikuskizunetarako establezimenduak

  • Aurrez esleitutako besaulkiak.
  • Edukiera %60ra mugatuta.

22. Kultur jarduerak leku itxietan

  • Gehienez ere 80 pertsona.
  • Aurrez esleitutako besaulkiak.
  • Edukiera %60ra mugatuta.
  • 2 metroko distantzia errespetatuz.

23. Aire zabaleko ekitaldiak eta ikuskizunak

  • Gehienez ere 1.000 pertsona.
  • Aurrez esleitutako besaulkiak.
  • Edukiera %60ra mugatuta.
  • 2 metroko distantzia errespetatuz.

24. Turismo aktiboa, natura eta jarduera fisikoa

  • Gehienez ere 30 pertsona.
  • Pertsonen arteko 2 metroko distantzia fisikoa errespetatuz.

25. Kirol-instalazioak, igerilekuak barne

  • Edukiera %60ra mugatuta.
  • Aldagelak eta dutxak erabil daitezke.

26. Taldeko entrenamenduak

  • Baimenduta daude: arrauneko, banku finkoko eta pilotako kirol-modalitateetan, bakoitzaren diziplinan.
  • Kirolarien arteko elkarrekintza ere baimenduta dago.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago