Kutxabankek alokairua luzatuko ez duelako dator itxiera. Hamaika hitzaldi eta liburu aurkezpenen bilgune, dozenaka bezero gerturatu dira egunotan Landazuriko txoko txikiari azken agurra ematera.
Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn:
Gasteizi diodan maitasunaren parte handi bat Jakintzari eta Begoñari zor diet. Izugarri penatzen nau bere itxierak eta auzoak argi izpi bat galduko duela sentitzen dut. https://t.co/5dq7koIyl9
— Oihana Etxebarrieta (@BetaurrekoMorea) January 12, 2020
Liburudenda bat gutxiago Gasteizen: #Jakintza.
— Kike Fdz de Pinedo (@KikeFdzdePinedo) November 10, 2019
Erruduna: ekintza soziala babesten omen duen bertako banku bat @Kutxabank
Ez galdu artikulua. https://t.co/yeeThtjhwM
Mingarria da, oso. @Kutxabank ek ez du #jakintza maite https://t.co/AjJeLgmk8y
— Josebe Blanco (@hausnarrean) December 24, 2019
Gutxienez, ez dadila oharkabean pasa: Kutxabankek Gasteizko Jakintza liburudenda txiki eta mitikoetako bat itxiarazi du. #GizarteEkintza #HiriEredua pic.twitter.com/BKFoMuJfhH
— Unai Fdz. de Betoño (@UnaiFdB) November 12, 2019
Zeharo ulertezina! Hiri-erdigunean erosle leial eta jarduera finkatua duen saltoki bat, areago kulturgintza sustatzen duena, banku etxeko finantza algoritmo sorgor batek desager araziko du begirune barik ????
— Joseba Abaitua (@kavango) January 22, 2019