Sarean

#ZaldiUrdina

Estreinatu zutenetik arrakasta handia izaten ari da 'Zaldi Urdina'. / Argazkia: ZaldiUrdina.eus

Principal Antzokia lepo bete zuten asteartean Zaldi Urdina antzezlana ikustera joan ziren ehunka lagunek.

Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek idatzitako antzezlana Artedrama, Axut! eta Dejabu konpainiek prestatu dute, eta zuzendaritzaz Ximun Fuchs arduratu da.

Antzezleak Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide dira.

Heroinaren fenomenoa eta euskal gatazkaren auzi desberdinak lantzen ditu antzezlanak, eta urriaren 11n estreinatu zutenetik arrakasta handia izaten ari da.

Urrian, Edurne Azkarate aktore oiondarrarekin solasean izan ziren Anakoz Amenabar eta Edurne Begiristain ALEA FM irratsaioan.

Eta astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn:



















Erlazionatuak

"Obra honek gauza asko desdemonizatzen lagundu dit"

Araba

Artedrama, Axut eta Dejabu konpainien eskutik, oholtza gainean da egun hauetan 'Zaldi Urdina' obra, tartean Edurne Azkarate aktore oiondarrarekin.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide