"Botikak ere euskal hiztunengana heldu nahi du"

Erredakzioa 2018ko uzt. 17a, 10:45

Iñigo Puente, ALEAkide iragarlea.

Zergatik erabaki duzu ALEAn iragarkia jartzea?

Hasiera batean Aleakidea nintzen, irakurlea, eta behin iragarkia jartzeko proposamena eskaini zidaten. Nire ekarpena egin eta proiektuari laguntzeko aukera ona izango zela uste nuen. 

Zer eskaintzen dio ALEAk zure farmaziari beste inon aurkituko ez duzuna?

Irakurtzen dutenen artean euskal hiztunak daude, euskaldunei heltzen zaizkie bertako albisteak, eta gure botikak ere lagun horiengana heldu nahi du.

Nondik hasten zara irakurtzen?

Normalean hasieratik hasten naiz eta begiratu azkar bat ematen diot. Gero ezagunen bat ikusten badut horra jotzen dut aldizkarian... Gasteiz eta Araba txikiak dira eta denok ezagutzen dugu elkar.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago