SolasAlean, Eneko Llanosekin

Elkarrizketa irekia martxoaren 23an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

Zer galdetuko zenioke Eneko Llanos triatletari? Zatoz SolasAlean elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Oihaneder Euskararen Etxean, Ortuño aretoan. Sarrera irekia da lekua bete arte.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx ”, Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo, Jone Goirizelaia,  Alberto Zerain, Sabin Salaberri, Jokin Bildarratz, Toti Martinez de Lezea, Andoni Egaña, Aitziber Garmendia, Olentzero eta Mari Domingieta Josune Arakistain izan ditugu gurean SolasAlean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago