Udaltzainek arretazko greba mantenduko dute

Erredakzioa 2018ko urt. 5a, 10:17

Urtaranen gobernuaren azken eskaintza errefusatu dute; 244 botoetatik, 170 kontrakoak izan dira.

Gasteizko udaltzainek Gorka Urtaranen gobernuak eskainitako azken proposamena errefusatu dute, eta azaroan abiatutako protestekin jarraituko dute, besteak beste, arretazko grebarekin. Atzo, Lakua-Arriaga gizarte etxean bildu ziren udaltzainak, eta udal gobernuaren eskaintza bozkatu zuten: 244 botoen artean, 170 kontrakoak izan ziren, 70 aldekoak, boto txuri bat eta hiru baliogabeko izan ziren. Hau da, agenteen %69,67 proposamenaren aurka agertu da.

Sindikatuek bozkaketaren emaitza jakinarazi diote udal gobernuari, Gasteizko Udaleko langileen batzordeak jakinarazi duenez. Batzordea datorren astean elkartuko da berriz, udalaren erantzunaren zain dagoen bitartean.

Udal gobernuaren azken eskaintza

Urtaranen gobernuak udaltzainei egindako azken eskaintza honek kontziliazioa eta lan eskubideak hobetzeko zenbait proposamen biltzen zituen. Polizien eskakizunei jarraiki, Gobernuak onartu du 'egun gorrietan' (egun zehatz horietan, poliziek ezin dituzte hartu norbere eginbeharretarako edo antzinatasunagatik dagozkien egunak) lan egiten duten agenteei ordainsaria ematea. Gainontzeko egunetan, ordea, baimenak hartzeko aukera izango zuten poliziek. 

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago