Gertu da abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Eguna. Hori dela eta, Gasteizko euskalgintzako zenbait eragilek egitarau zabala prestatu dute egun horren bueltan. Hala, Euskararen Astea azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean luzatuko da, eta bertan, hitzaldiak, musika, antzerkia, kandelen mosaikoa eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa nabarmentzen dira.
Kike Amonarrizen Arabako euskaldunak aktibatzeko 365 arrazoi hitzaldiarekin hasiko da egitaraua, datorren ostegunean, eta bertan 11 Egun euskaraz egitasmoa aurkeztuko du Euskaltzaleen Topaguneak. Asteburuan, haurren txanda izango da, izan ere, Kantari umeentzako euskarazko karaokea egingo dute, Dendaraban.
Aurreko urteetan bezala, GEU elkarteak eta Arabako Aleak elkarrekin ospatuko dute Euskararen Eguna, oraingoan abenduaren 2an, larunbatean. Arratsaldeko 18:30etik hasita, kandelen mosaikoa, argazki erraldoia, kalejira eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa egingo dute; Andre Maria Zuriaren plazan hasieran, eta ondoren, Oihaneder Euskararen Etxean.
EGITARAUA
Azaroak 23, osteguna
Azaroak 25, larunbata
Azaroak 26, igandea
- 09:00 Kantari Gasteiz Karaokea (Zuzenean Alea.eus webgunean)
- 12:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean (goizeko saioa)
- 17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean (arratsaldeko saioa)
- 19:00 Ikuskizuna: PORTO -Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'
Azaroak 28, asteartea
Azaroak 29, asteazkena
- 10:00 Mintzodromoa Gasteizen Bai Euskarari
- 19:00 Dokumentala: Gure Sor Lekuaren Bila. Josu Martinez (2015)
Azaroak 30, osteguna
Abenduak 1, ostirala
- 12:00 Itzulpen sariak. Haur eta gazte literatura
- 12:30 Strip Tease antzezlana
- 20:30 Strip Tease
Abenduak 2, larunbata
Abenduak 3, igandea
- 12:00 Zinema: Nur eta herensugearen tenplua
- 18:30 Salburuan 365 egun euskaraz
- 19:30 DuDa ikuskizuna
Antolatzaileen artean, GEU elkartea, Arabako Alea, Euskarak 365 ekimena, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Berritzeguneak, Jostabi, Katxiporreta, Goiena, Vital Fundazioa, Laboral Kutxa, Oihaneder Euskararen Etxea, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala aurkitzen dira.