Azaroaren 23an, ostegunean, 19:00etan, 11 Egun euskaraz egitasmoa aurkeztuko du Euskaltzaleen Topaguneak. Hain zuzen, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan burutu nahi duten proiektua da, euskaraz ulertzen duten herritarren aktibazioa bilatzeko, bakoitzaren gaitasunaren arabera.
Xede horrekin, dinamizazio-batzordeak osatzen ari dira eskualde guztietan; herritarrek eta udaletako ordezkariek osatzen dituzte batzorde horiek, haien arteko elkarlana piztu eta, modu horretan, euskararen erabilpena sustatzeko. Batzorde horietako biren ordezkariei (Zuia eta Mendialdeakoei) elkarrizketa irekia egingo die Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezleak.