"Txosten honek frogatu du Errekaleorreko etxeen egoerak ez duela botatzeko arrazoirik azaltzen. Auzoko bizilagunak ez daude arriskuan", azaldu dute 141 sinatzaileen ordez bertan izan diren Bingen Mendizabal musikariak, Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasleak eta Oihane Perea bertsolariak. "Errekaleor Bizirikena hiriaren aniztasuna aberasten duen proiektu bat da, eta txosten tekniko honek Errekaleor auzoan garatu daitekeela erakusten du", zehaztu dute.
Gainera, Errekaleor eraistea, ondare historikoa izanik, "ekologikoa, errentagarria eta positiboa" ez dela gaineratu dute.
Arkitektoaren txostena mahai gainean dutela, "eraisketa prozesua gelditzeko eta elkarrizketa abiatzeko" eskatu diete Gasteizko udaleko alderdi politikoei.