Errekaleorren aldeko manifestua sinatu dute 150 lagunek

Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 12:45

Guztira, 141 lagunek sinatu dute Errekaleorren aldeko manifestua. Irudia: ALEA

Arabako hainbat kirolarik, artistak, unibertsitateko irakaslek eta idazlek Errekaleorri bai manifestua sinatu dute; tartean, Bernardo Atxaga, Blanca Urgell, Ruper Ordorika, Juan Ibarrondo, Karra Elejalde, Manu Garcia, Juanito Oiarzabal eta Toti Martinez de Lezeak.

Musika, literatura, arte eta unibertsitate esparruko Gasteizko 141 lagun Errekaleorren alde agertu dira, eta proiektuari babesa emateko Errekaleorri bai manifestua sinatu dute. Tartean, Bernardo Atxaga, Blanca Urgell, Oihane Perea, Ruper Ordorika, Juan Ibarrondo, Karra Elejalde, Manu Garcia, Juanito Oiarzabal, Mauro Entrialgo eta Toti Martinez de Lezea aurkitzen dira.

Izen ezagunez beteta dagoen zerrendako sinatzaileak kezkatuta daude, "Urtaranek auzoa lehenbailehen eraisteko asmoa duelako, eta bertan bizi direnei instituzioekin negoziatu nahi ez duten antisistemak direla esan duelako". Gainera, PP udal taldeak "ebazpen antiokupa" bat aurkeztu berri duela gogorarazi dute sinatu berri duten manifestuan.

"Errekaleorreko bizilagun berriak auzoa biziberritzeaz arduratu dira azken lau urteetan. 2013an, iritsi zirenean, Errekaleorren oraindik geratzen ziren auzotar zaharrekin hitzartu zuten etxeen okupazioa", azaldu dute. Gainera, Errekaleor Bizirikeko lagunek auzoari bizia eman diotela gaineratu dute, eta etxeak konpontzeaz gain, besteak beste, zinema zaharra, gizarte etxea, inprenta, okindegia, eta baratza jarri dutela martxan. "Auzotar zaharrekin bazkariak eta bilerak egin dituzte, eta gehienak oso pozik daude beren haurtzaroko auzoa zutik eta bizirik ikusten dutenean, han ez dira bizi, baina Errekaleor maite dute. Guk ere bai". Gainera, auzoa eraistea ez dela errentagarria azaldu dute, "ezta ekologikoa ere".

Azkenik, auzoko bizilagunak hitz egiteko prest daudela defendatu dute. "Segurtasun arazorik balego, behar dena konpontzeko prest ere badaude, eta ez diete instituzioei horretarako sosik eskatzen".

Errekaleorri Bai manifestuaren sinatzaileak

Musika: Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Ruper Ordorika, Josu Zabala, Gari, Txerra Bolinaga, Juan-Pirulo-Jimmy-Iñigo-Alfre (S.A. taldea), Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Jon Basaguren, Iosu Izagirre, Los Nitxos, Dr. Sax, Arenna, The Soulbraker Company, Viva Bazooka, Vicepresidentes, Jon Aranburu, Iñaki Urbizu pela, Sumisión City Blues, Piztu Punk, Quemando ruedas, Tutan Come On, Montauk, Ziklone, Motto, Hiena, Tara, Roto, Flesh For Cannibals eta Indarrap.

Bertsolaritza: Oihane Perea, Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Ruben Sanchez.

Literatura: Bernardo Atxaga, Katixa Agirre, Elisa Rueda, Iban Zaldua, Toti Martinez de Lezea, Lourdes Oñederrea, Mikel Ayerbe, Juan Ibarrondo, Manu Lopez, Txema Arinas, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta, Patxi Zubizarreta, Xabier Montoia, Gerardo Markuleta, Txabi Arnal, Joxean Sagastizabal, Garazi Arrula, Gaizka Amondarain eta Anna Pinotti.

Zinema, antzerkia eta dantza: Karra Elejalde, Gorka Aginagalde, Marina Suarez, Iñigo Salinero Txaflas, Carmela de Bella, Eloi Beato, Unai Lopez de Armentia, Belén Nevado, Askoa Etxebarrieta la Pulga , Txubio Fernandez de Jauregi, Beñat Fontaneda, Javier Fernandez, Andres Bezares, Itziar Rekalde, Miguel Olmeda, Sara Susaeta, Javier Alkorta Txortas, Miguel Garces eta Izas Urkijo.

Unibertsitatea: Blanca Urgell, Iñaki Martínez de Luna, Cesar Manzanos, Amelia Barquín, Txema Ramirez de la Piscina, Natxo Rodriguez Arkaute, Leire Diaz de Gereñu, Arturo Rodríguez Bornaetxea, Ricardo Gómez, Iñaki Etaio Alonso, Diego Rada Fernandez de Jauregi, Josetxo Aizpurua Etxebarria, Olaia Martinez Gonzalez, Luis Javier Rodriguez Barron, Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta, Francisco José Perez Elortondo, Felix Olasagasti Arsuaga, Mirari Ayerbe Díaz, Edorta Martinez de Marigorta Izaga, Edorta Santos Vizcaino, Esti Sarrionandia Areitio, Unai Villalba Eguiluz, Fernando Sarrionandia-Ibarra Eguidazu, Arantza Rico Martinez, Dani Zuazagoitia Rey-Baltar, Andere Ormazabal Gaston, Uzuri Albizu Mallea, Irune Corres Medrano, Gustavo Amores Olazagirre, Aritza Saenz del Castillo Velasco, Irantzu Ibañez Lasurtegi, Jose Ramón Mauleon Gómez eta Jone Lazaro Areitio.

Kirola: Manu Garcia, Alberto Zerain, Juanito Oiarzabal, Iker Gereta, Einar Galilea eta Oier Zearra.

Artistak: Veronica Werckmeister, Mauro Entrialgo,, Iñaki Larrimbe, Irantzu Lekue, David F. Brandon, Iker Fidalgo Alday, Cristina Arrazola-Oñate Tojal, Ruben Diaz de Corcuera Diaz, Pablo Madariaga, Anuska Arbildi, Ángela Castro, Josune Norabity, Ángel Maria Remirez de Gamuza, Ález F., Pablo A. Lain, Agurtzane Villate, Koldo Mendaza eta Marta Gil.

Bestelakoak: Rosabel Argote, Endika Saez de Adana, Eneko Etxebarrieta, Amparo las Heras, Felix Placer, Iñaki Perez de San Vicente, Jose Mari Salazar, Iñaki Landa eta Jesus Valencia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago