Gaur, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, sortu berri den Gasteizko Transbollomarika sareak elkarretaratzea antolatu du 20:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Aniztasun afektibo eta sexuala eta era askotako genero identitateak aldarrikatuko dira bertan.