Gaur hasita eta maiatzaren 20ra bitartean, Trasnbollomarika astea Punkean eta Rockean antolatu du Orbain Kultur taldeak, maiatzaren 17an LGTBIQfobiaren aurkako nazioarteko eguna dela aitzakia hartuta. Bertan, genero eta sexu-aniztasunak punk-a eta rock-arekin duten harremana aztertuko dute, eta horretarako, hitzaldiak, kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak prestatu dituzte.
Transbollomarika astea Rockean eta Punkean jardunaldiak, egitaraua
Erakusketa. Ostegun, ostiral eta larunbatean 19:00etatik 22:00etara.
Maiatzak 16, asteartea, 19:00etan
Hedwig and the Angry Inch (USA – 2001) pelikularen proiekzioa.
Maiatzak 17, asteazkena, 20:30ean
LGTBIQfobiaren nazioarteko eguna. Elkarretaratzea 20:00etan Andre Maria Zuriaren plazan.
20:30etan, Pansy Division (2012) taldearen kontzertuaren proiekzioa.
Maiatzak 18, osteguna 19:00etan
Hitzaldia eta mahai ingurua. Trans*, Bolleras y Marikas buscándonos en los arrabales de la escena Punk
Maiatzak 19, ostirala 20:00etan
Kontzertua OLOR (Soraluze) eta DJ-ak
Maiatzak 20, larunbata 20:00etan
Kontzertua TOYS SARASAS eta GENDERLEXX
Jarduera guztiak Orbain Kultur elkartean izango dira (Navarro Villoslada kalean).