"Gasteiztarrak gogoz daude erabakitze eskubidearen esparruan aurrera egiteko"

Ania Ibañez eta Alberto García 2017ko mai. 18a, 15:52

Itziar Irurozki Gasteizko Gure Esku Dago mugimenduko kidea igandean amaituko den sinadura bilketaz aritu da AleaFMn.

Gasteizko Gure Esku Dago herri mugimenduak igandean amaiera emango dio Erabakitzeko Eskubidearen alde: Gasteizko herritarron adierazpenaren sinadura bilketa. Dagoeneko, 3.000 gasteiztar inguruko sinatu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko idatzi hau, eta igandera arte, atxikimendua adierazteko denbora izango dute gasteiztarrek. 

 

Igandean, jai giroan, amaiera emango diote kanpainari, honako egitarauarekin:

12:15-13:00 Kale animazioa eta sinadura-bilketa.

13:00-13:30 Adierazpenaren irakurketa eta GED erakundeko ordezkarien hitzaldia.

13:30-13:45 Erabaikitze-Eskubidearen atxikimendua islatuko duen argazki erraldoia.

13:45etik aurrera. Erromeria eta pintxo-potea Alde Zaharreko Aiztogile kalean zehar. Jarduera honetan parte hartzeko laguntza-bonoak jarriko dira salgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago