Irratia

Alea FM

Alea FM asteartero, 17.00etatik 18.00etara Radio Vitorian emititzen den irratsaioa da.
68 atal entzuteko
Ekainak 22. Alejandro Salcedo, Irati Iciar eta Judimendiko jaiak
2021/06/25

Alejandro Salcedo sukaldaria izan da Alea FM saioan. Gainera, Judimendiko jaietara gerturatu gara.

Ekainak 15. Alde Zaharreko hegaztiak, Araba Euskaraz eta Artgia
2021/06/17

Azaitz Unanuek Alde Zaharreko hegaztien inguruko bisitaldia aurkeztu du. Gainera, Artgiak lau urte dituela eta, Irantzu Lekue kudeatzailearekin izan gara.

"Atzerapausoak gertatzen ari dira erabilerari dagokionez"
2021/06/16

Ekainaren 20an Araba Euskaraz ospatuko da Laudion, baina ez da ohiko moduan izango. Laudio Ikastolako zuzendari Jon Bengoetxeak aurkeztu du jaialdia.

Ekainak 8. Bisita arkeologikoak eta Ikergazte kongresua
2021/06/10

Julen Diaz de Argotek arkeologia bisita bereziak aurkeztu ditu. Gainera, Olatz Arbelaitzek Ikergazte kongresua ekarri du Alea FM saiora.

"Bisitaldiekin arkeologia berriak eman nahi ditugu ezagutzera"
2021/06/10

Igandean hasita, bisita gidatuak egingo ditu Arkeologiarako Arabar Institutuak (AAI), arkeologia berriak aztertu eta interpretatzeko modu berrien inguruan. Julen Diaz de Argotek aurkeztu du egitasmoa. 

"Elkarlanerako eta ideiak sortzeko aukerak ematen ditu Ikergaztek"
2021/06/09

Euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin, 150 artikuluren aurkezpenak, mahainguruak eta ekintza ludikoak izango dira Gasteizen, ekainaren 9tik 11ra bitartean. Olatz Arbelaitz koordinatzaileak aurkeztu ditu.

Ekainak 1. Ihana Iriondo eta 'Que no nos quiten lo bailao' ekimena
2021/06/09

Ihana Iriondo kantaria izan da Alea FM saioan. Gainera, 'Que no nos quiten lo bailao' herri ekimena aurkeztu du Ane Zurutuzak.

"Azken urtean kolektiboek egindako lan guztia nabarmendu nahi dugu"
2021/06/03

Festa eta aldarrikapena batzen dituen Que no nos quiten lo bailao ekimena aurkeztu du Ane Zurutuzak. Ekainaren 5ean Gasteizko kaleak hartzeko dei egin du, pandemian zehar "herritar zein kolektiboek egindako lan guztia" aitortzeko eta udari ongietorria emateko.

"Zeozer esateko beharra sentitzen badut, bat-batean ateratzen zait kanta"
2021/06/02

Ihana Iriondo gasteiztarrak lehen kontzertua eskainiko du ekainaren 3an. Oihaneder Euskararen Etxean izango da, Egin leku! programaren barruan.

Maiatzak 25. Covidaren Liburu Zuria eta Komedialdia
2021/05/28

'Covid-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute Ugo Maiorrek eta Txema Ramirez de La Piscinak. Gainera, Komedialdia hasi da Gasteizen.

Maiatzak 18. Palestina, Irati Marañon eta Kutxa Bira.
2021/05/28

Palestinako egoera ezagutzeko BDZko Koldo Alzola izan da Alea FM saioan. Gainera, Kutxa Bira egitasmoa Arabako herrietara heldu da.

"Hartutako neurrien ebaluazioa egitea falta izan da"
2021/05/26

Arlo askotariko profesionalek pandemia aztertu dute; ondorioak eta aurre egiteko politikak bildu dituzte 'Covid-19aren Liburu Zuria' liburuan. Ugo Maior EHUko Ikerbasqueko ikertzaileak eta Txema Ramirez de La Piscina kazetaritza ikertzaileak aurkeztu dute Alea FM saioan.

.2..