Erabakitze eskubidearen aldeko sinadura bilketa abian jarri dute Gasteizen

Erredakzioa 2017ko api. 25a, 10:49
2015ean Gure Esku Dago plataformak Gasteizen egin zuen ekimena.

Maiatzaren 21era arte luzatuko da Gure Esku Dago herri mugimenduak martxan jarri duen kanpaina.

Erabakitze eskubidearen aldeko adierazpen hiritarra babesteko helburuarekin, Gure Esku Dago herri mugimenduak sinadura bilketa kanpaina abian jarri du Gasteizen. "Gasteizko leku guztietara iristeko asmoa du, eskubide demokratiko honekiko akordio soziala bultzatzeko helburuarekin", zehaztu dute antolatzaileek.

Ekimen honetarako Gasteizko Gure Esku Dagok adostutako testuak "sentimendu eta ideologia aniztasuna" barne hartzen du eta Gasteizko azken hamarkadetako hiri mugimenduaren lan eraginkorra azpimarratu nahi du. Kanpaina maiatzaren 21ean amaituko da, jai giroan, Andre Maria Zuriaren plazan egingo duten ekitaldiarekin, eta besteak beste, argazki erraldoia egin nahi dute. 

Sinatzeko lekuak

Sinadurak hiriko leku ezberdinetan jasoko dituzte.

Ikastetxeak: Abetxuko (LHI); Aranbizkarra (LHI); Arantzabela (LHI); Barrutia (LHI); Ikasbidea (LHI); Ibaiondo (LHI); Landazuri (LHI); Lakuabizkarra (LHI); Luis Elejalde (LHI); Odon de Apraiz (LHI); Ramón Bajo (LHI); Salburua (LHI); Toki Eder (LHI); Umandi (LHI); Francisco de Vitoria (BHI); Armentia Ikastola (LHI-BHI); Lakua Institutua (BHI); Zabalgana (LHI).

Euskaltegiak: Zadorra, Aixkiria eta Arana.

Tabernak eta dendak: FLO Taberna,  Humedal Informatik, Albeniz liburudenda, Argi, Garraxi, Txinbo, Txapelarri,  Aranba,  Hala Bedi, Elizondo, Bar el Galeon, Cafe Bar Yaiza. 

Sindikatu eta alderdiak: LAB, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu.

Bestelakoak: Udaletxe berria, Eusko Jaurlaritza (Lakua), Mercedes Lantegia,  Santiago Ospitalea; Korreos Plazan eta San Francisco kalean eta Iraultza (Alaves).

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide