Ahotik ahora dabil Gaztedi taldea egunotan: batetik, Gasteizko jaietako txupina botatzeko hautagaietako bat delako –ostiral honetan jakinaraziko dute aukeratua–. Bestetik, haren ekimenez, Gasteiz 2017ko abuztuan ospatuko den Munduko Errugbi Inklusiboko Txapelketaren egoitza izango delako; aurreko udan, taldea txapeldun izan zen Bradforden ospatu zen munduko txapelketan. Marka guztiak hautsi bitartean, kirol barneratzailearen alde lanean jarraitzen du taldeak, Downen sindromeak eta autismoak ekar ditzakeen oztopoen gainetik. Haren jardunarekin, familia askoren bizitza goitik behera aldatzea lortu dute.
2012an David Izquierdo Gaztediko jokalariak izandako ideiak jada ez du etenik. Arratsalde batean Down Araba Isabel Orbe elkarteko hogei bat kide eta Gaztedi errugbi taldeko beste hainbat batu zirenetik, poztasunak bata bestearen atzetik ailegatu dira familia honetara. Kirol honek dituen estereotipoen gainetik, Gaztedi errugbi taldeko jokalaria den David Izquierdok izandako ideiak aurrera jarraitzen du. Gero eta jende gehiago batzen ari da ekimenera; izan ere, Downen sindromea duten pertsonez gainera, autismoa duten lagunak ere sartu izan dira taldera aurten.
Irakurri erreportajea osorik ALEAren 61. zenbakian.