Gasteiz Munduko Errugbi Inklusikoko txapelketaren egoitza izango da

Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 09:45

Irudia: Gaztedi Errugbi taldea

2017ko abuztuan ospatuko da. Gaztedi Errugbi taldearen ekimena izan da.

Gaztedi errugbi taldearen ekimenari esker, Gasteiz 2017ko abuztuan ospatuko den Munduko Errugbi Inklusiboko txapelketaren egoitza izango da. Londres eta Cork hiri irlandarrarekin lehiatu da hiria, mundu mailako txapelketa hau hartzeko eta azkenik, garaile atera da.

Guztira, errubgi inklusikoaren hitzordu honek 15 talde ezberdineko 600 lagun inguru elkartzea aurreikusten du.

Aurreko udan, Gaztedi Errugbi taldea txapeldun izan zen Bradforden ospatu zen Munduko Errugbi Inklusiboko Lehen Txapelketan. Gaztedi taldeko 25 jokalarietatik, bost ziren Down sindromea zuten kideak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago