Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, TTAP aldizkari digitalerako ekoiztua eta ALEA.eus webgunean ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.
WEBSERIEA
Udazkenean iritsiko da 'Gorabeherak' websailaren bigarren denboraldia

Erredakzioa 2020 eka 12 Araba

Lehen denboraldiko bost kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, atsedenaldia hartu eta udazkenean itzuliko da Gorabeherak websailaren bigarren denboraldia.