'Orgosolo, muralen herria' ALEAko udako argazki lehiaketako irabazlea

Erlantz Anda

Argazki irabazleak 64 boto jaso ditu. Bigarren postuan geratu da 'Midi, parez pare', 62 botorekin, eta hirugarrenean 'Ulassai (Sardinia)', 57 botorekin.

ALEAko udako argazki lehiaketak badu irabazlea. Orgosolo, muralen herria argazkiak jaso du publikoaren babesik handiena, guztira 64 boto eskuratuta, eta haren egileak Errigorako saski bat jasoko du sari gisa.

Lehia estua izan da lehen postuetan. Midi parez pare argazkia bi botora baino ez da geratu, 62 botorekin, eta Ulassai (Sardinia) izan da hirugarren sailkatua, 57 botorekin. Ondoren geratu dira Alguer, 50 botorekin; Iluntzea Hendaiako hondartzan, 45ekin; eta Palas tontorretik hegan egiteko prest!, 41 botorekin.

Uda honetako lehiaketaren bitartez, beste behin ere, ALEAko irakurleek oporraldiko eta udako une bereziak partekatu dituzte. Hondartzak, mendiak, Arabako txokoak, ilunabarrak edota bidaia urrunagoetako paisaiak izan dira aurkeztutako argazkietako protagonistak.

Argazkiak bidaltzeko epea uztailaren 6tik irailaren 20ra egon zen zabalik, eta ondoren irakurleen txanda iritsi zen. 

Errigorako saskia, irabazlearentzat

Publikoaren boto gehien jaso duen Orgosolo - Muralen herria argazkiaren egileak Errigorako produktuz osatutako saski bat jasoko du.

Horrez gain, ALEAko lantaldeak sari berezia emango dio Basamortuan galduak argazkiari. Kasu horretan, egileak bi lagunentzako eguneko menua jasoko du Parral jatetxean.

ALEAtik eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan argazkiak bidaliz zein bozketan parte hartuz aritu diren guztiei.

Datorren udan, gehiago!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago