Argazki galeriak

Milaka arabar batu dira euskararen aldeko aldarrian

Erredakzioa 2026ko martxoaren 27a

Araban zehar eman zuen Korrikak egun osoa. Argazkia: Ekaitz Anda / ALEA
Araban zehar eman zuen eguna Korrikak aurten azkeneko aldiz. Egun osoan zehar izan genuen  herrialdean bueltaka. Aiaraldean zehar ibili zen goizaldean, eguerdian berriz ere sartu zen Arabara Gorbeialdea, Añana eta Trebiñu zeharkatuz, eta Gasteizen izan zen azkenik.
 
Argazki galeriak ikusteko aukera hemen.

Araban ibili zen martxoaren 19tik 29ra bitartean euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen martxa.

ALEAk Arabatik igaro ziren kilometroen jarraipen berezia egin zuen.

Aiaraldea


Argazkiak: Aiaraldea.eus hedabidearen eskutik.

Burgosen sartu irten bat eginda Aiaraldean sartu zen Korrika bezperan. Besteak beste, Artziniega, Arespalditza, Amurrio, Larrinbe, Bergantza eta Laudiotik igaro zen, berriz ere Arabatik irten den arte.

Gorbeialdea

Argazkiak: Ekaitz Anda / ALEA.

Eguerdiko 12:30ean sartu zen Korrika Araban berriz, Etxaguenetik. Murua, Larrinoa, Gopegi, Maurga, Murgia, Ametzaga eta Izarratik aritu ziren askotariko euskaltzaleak korrika, eta Añanaruntz egin zuen bidea euskararen aldeko lasterketak.

Añanako Kuadrilla

Argazkiak: Estitxu Ugarte / PHOT.OK

Arratsaldeko lehen orduak Añanako Kuadrillan igaro ondoren, Trebiñurantz egin. Tortura, Anda, Zuhatzu Kuartango, Subijana Morillas, Mandaita, Olabarre, eta Langraiz Okatik ibili zen, besteak beste, eta ehunka pertsona aritu ziren lekukoa bere bidean laguntzen.

Trebiñu

Argazkiak: Juanma Gallego

Añana atzean utzita sartu zen Trebiñun Korrika, arratsaldeko seirak aldera. "Trebiñun ere euskararen alde!" oihuak entzun ziren ibilaldi guztian zehar. Argantzun, Añastro edo Trebiñuko kaleek harrera beroa egin zioten euskararen aldeko lasterketari.

ALEAkideen laguntza

AEKk, tokiko hedabideek eta ALEAk Korrikaren xehetasunak minutuz minutu herritarrengana helarazteko ahalegin berezia egingo duten arren, ALEAk laguntza eskatu die ALEAkide eta arabar guztiei jarraipen berezian laguntzeko, argazkiak eta bideoak bidaliz honako bideak erabilita:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago