🔴 Streaming

Jarraitu Korrika ALEAren bitartez, 24 orduz zuzenean

Erredakzioa 2026ko martxoaren 19a

Iritsi da 24. Korrika, martxoaren 19tik 29ra bitartean euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen martxa. ALEAk Arabatik igaroko diren kilometroen jarraipen berezia egingo du datozen egunetan, eta, gainera, irudiak erredakziora bidaltzeko dei egin du.

Martxoaren 19tik 29ra bitartean, Atharratzen hasi, Euskal Herria zeharkatu eta Bilbon amaituko da 24. Korrika, Euskara gara lelopean. Hamaika egun eta 2.000 kilometrotik gora izango dira guztira, zazpi lurraldeetan zehar, eta guzti horietatik hiru aldiz egingo du Araban sartu-irtena.

Arabako jarraipen berezia

Korrika guztietan bezala, tokiko hedabideen lana ezinbestekoa izango da aurten ere. Gainera, AEKren eta tokiko hedabideen arteko elkarlanak etengabeko jarraipen berezia ahalbidetuko du, baita Araban ere. Izan ere, gure lurraldeko kilometro guztien jarraipena egingo du ALEAk, eta datozen egunetan honako eduki hauek topatu ahal izango dituzue webgunean:

  • Martxoaren 14tik 24ra: zuzeneko streaming seinalea 24 orduz (martxoaren 14ko 15:15etik aurrera)
  • Martxoaren 23an, 26an eta 27an:
    • Arabako kilometroen argazkiak eta bideoak
    • Arabako kilometroen jarraipena sare sozialetan
  • Martxoaren 26an, ostegunean: Korrika Txikia Gasteizen

ALEAkideen laguntza

AEKk, tokiko hedabideek eta ALEAk Korrikaren xehetasunak minutuz minutu herritarrengana helarazteko ahalegin berezia egingo duten arren, ALEAk laguntza eskatu die ALEAkide eta arabar guztiei jarraipen berezian laguntzeko, argazkiak eta bideoak bidaliz honako bideak erabilita:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago