Iñaki Mendiluzeren argazkiak irabazi du ALEAren inauterietako lehiaketa

Erredakzioa 2026ko martxoaren 5a

Inauterietako argazki lehiaketaren parte hartzaile batzuk.

Iñaki Mendiluzeren Zalduondoko sugarra. Markitos sutan argazkia izan da ALEAk antolatutako inauterietako argazki lehiaketako irabazlea. Irudi honek jaso du boto gehien herritarren bozketa fasean, eta, horri esker, Mendiluzek Errigora saski bat eskuratuko du sari gisa.

Lehiaketak Arabako inauterietako irudi ugari bildu ditu aurten ere, eta parte hartzaileek mozorro, giro eta tradizio ezberdinak erakutsi dituzte bidalitako argazkien bidez.

Bigarren postuan “Zalduondo | Ardia” argazkia geratu da, eta hirugarrenean “Zalduondo | Errautsa zabaltzen”, biak ere Zalduondoko inauterietako une esanguratsuak jaso dituzte irudietan.

ALEAk otsailaren 7tik 23ra bitartean jaso zituen parte hartzaileen argazkiak, eta ondoren publikoaren bozketa bidez erabaki da irabazlea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago