Inauterietako argazki lehiaketa ALEAn

Erlantz Anda 2026ko otsailaren 16a

2022ko argazki lehiaketaren irabazleak

Inauteri hauetan ere, zuen argazkiak bildu nahi ditugu ALEAn, inauterietako lehiaketa berri batean.

Otsailaren 7tik 17ra bitartean, bidali zure argazkia eta irabazi Errigora saski eder bat.

Aurten ere behar bezala ospatuko ditugu inauteriak. Etxekoekin, lagunekin, kalean, mendian... Araba mozorroz beteko da aurten berriz ere. Mozorro zoragarri horiek ikusi nahi ditugu. Horregatik, inauterietako argazki lehiaketa berria antolatu dugu ALEAn.

Gainera, sari zoragarri bat irabaziko du publikoaren artean boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak: Errigora saski bat, gero familia edota lagunekin partekatzeko. Horrekin batera, ALEAko lantaldeak osatutako epaimahaiak egoki ikusten badu, argazki onenari sari sorpresa bat emateko aukera zabalik dago.

Ez izan lotsarik, etxean zein kalean klik egin, eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna otsailaren 23a izango da (12:00ak arte). 
  • Bozketa epea otsailaren 24tik martxoaren 4ra (11:00ak arte) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazleak martxoaren 6an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago