gida

Arabako kaleetan dozenaka hitzordu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko azaroaren 25a

2024ko Gasteizko mobilizazioa. / Argazkia: ALEA

 Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira hainbat mobilizazio izango dira Arabako herrietan eta Gasteiz hiriburuan.

Azaroaren 25ean mugimendu feministak, tokiko erakundeek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak bildu ditugu ALEAn:

GASTEIZ

  • Arabako Foru Aldundia. Elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Probintzia plazan. DokumentuaArabako Foru Aldundia: "Ez da zure arazoa, gurea da". 
  • EHUk etenaldi instituzionala egingo du. 11:00etatik 11:15era, Gasteizko Letren Fakultateko eskaileretan.
  • Itaia. Manifestazioa, 18:30ean Andre Maria Zuriaren plazatik.
  • Gasteizko mugimendu feminista. Manifestazioa, 19:00etan San Anton plazatik.
  • LAB. Langileentzat autodefentsarako tresnarik eraginkorrena sindikalismo feminista dela aldarrikatuko du sindikatuak. Elkarretaratzea, 11:00etan Lan Ordezkaritzan (Samaniego kalea).
  • Dokumentua: Gasteizko Udalaren adierazpen instituzionala

AIARALDEA

  • Laudio:
    • 12:00etan, Herriko Plazan, ekitaldi instituzionala.
    • 19:00etan, Herriko Plazan, elkarretaratzea, Solastiar eta Etawasol elkarteek antolatuta.
    • 19:30ean, Altamira plazan, kontzentrazioa Aretako emakumeek antolatuta.
  • Amurrio:
    • 19:00etan, Juan Urrutia plazan, mugimendu feministaren elkarretaratzea.
  • Okondo: 18:00etan, Herriko Plazan, kontzentrazioa.

  • Artziniega: 18:00etan, Lorategi feministan, kontzentrazioa.
  • Arespalditza: 17:30ean, Ferialean, kontzentrazioa.

AÑANA

  • Iruña Oka: 19:00etan, Agirre Lehendakariaren plazan, kontzentrazioa eta martxa.

ARABAKO ERRIOXA

  • Mainueta, azaroaren 30ean: 10:30-12:30, eskualdeko topaketa eta martxa.

GORBEIALDEA

  • Legutio:  12:00etan, kontzentrazioa udaletxeko etxabeetan.

MENDIALDEA

  • Maeztu: 18:30ean kalejira. 19:00etan kontzentrazioa. Frontoiaren plazatik.

LAUTADA

  • Asparrena: 12:00etan, kontzentrazioa Araiako herriko plazan.

Zure herriko mobilizazioen berri eman nahi badiguzu, bidali mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago