AURRERAPENA

Kanpaien kodea eta Iker Foronda, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko urriaren 23a

ALEAren 473. zenbakian, kanpaiak eta kanpai joleak, Iker Foronda puntista, Aritz Ibarra, Iruña-Veleiako arpilaketak, Guardiako udal idazkariaren auzia, euskara Trebiñuko haur eskolan, World Press Photo, elikadura, Itziar Rekalde, Zuriñe Rodriguez eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Gaurdaino iritsi dira kanpaien kode bitxiak. Mendeetan zehar izan dituzten funtzio gehienak galdu dituzten arren, kanpaien soinuaren atzean zeuden kodeak gorde dituzte horren bueltako zaletasuna mantendu duten lagunak. Amurrion bereziki txertatuta dago kanpaien gaineko ezagutza, eta herrian oraindik entzuten dira soinu berezi horiek.

  • PROTAGONISTA. Iker Foronda, puntista: "Kirol tituluekin baino, egindako lagunekin geratzen naiz". AEBetan bizi izandako abentura luzeari, eta horrekin batera zesta-punta profesionalari, amaiera jarri dio Iker Forondak, bi hamarkadaren ostean; xistera ez du oraindik eskegi, ordea, eta ahal duenean entrenatzen jarraitzen du, lan berriak eta familiak uzten dioten tarte txikian.

  • IRUDITAN. Hausnarketarako harresia, mezuek estalita.

  • POLITIKA. Aritz Ibarra, Urriaren 12ko istiluetan zauritua:"Ertzaintzak hautatu zuen norekin lerrokatu". Gazte gasteiztarrak salatu du Ertzaintzaren pilotakada batek matrailezurra hautsi ziola Falangearen aurkako mobilizazioetan.

  • ONDAREA. 16 hilabetez egon dira arpilatzeak. Iruña-Veleian atzemandako arpilatzeen harira, foru teknikariek testigu gisa epaitegian deklaratuko dutela iragarri du Ana Del Val Kultura diputatuak. Apiriletik espoliazio gehiagoren berri ez dute izan.

  • POLITIKA. Udal idazkaria babestu dute. PP eta EH Bilduren botoekin onartutako mozio batean, Guardiako udalbatzak alkateari eskatu dio "errespetuan" oinarritutako lan giroa bermatzeko. EAJ "pozik" azaldu da alkatea absolbitu dutelako.

  • EUSKARA. Haur eskolan euskara kolokan. Sorreratik euskaraz eta gaztelaniaz jardun duen Trebiñuko Konderriko haur eskola Gaztela eta Leongo sarean sartzea erabaki du udalak. EH Bilduk ohartarazi du arriskuan egon daitekeela euskarazko eskaintza.

  • FOTOKAZETARITZA. Kamerak, Gazara begira. Azaroaren 16a bitartean izango da ikusgai, Montehermoso kulturgunean, 'World Press Photo' argazki erakusketa. Munduko gertakariak jasotzen dituzten 41 egileren 160 argazki daude ikusgai.

  • ZIENTZIA. Elikaduran, zientzia oinarri. Proteinen garrantzia eta erabilera zuzena, osteoporosia edota paziente onkologikoen elikadura landu dituzte lau liburuxka pedagogikotan. Elikadura eta Obesitatea ikerkuntza taldeko ikerlariek ondu dituzte.

  • IRITZIA: Itziar Rekalde, Zuriñe Rodriguez eta Unai Gaztelumendi.

ONLINE IRAKURRI

Izan zaitez ALEAkide eta babestu ALEA


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago