AURRERAPENA

Etxebizitza komunitarioak eta Naia Espinosa, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko irailaren 25a

ALEAren 469. zenbakian: etxebizitza komunitarioak, Naia Espinosa enpresaria, Andrea Aja Maruri suhiltzailea, Susana Koska idazlea, Mobility Lab Campusa, Basquerville Design & Tech festibala, Oihan Txabarri, Irati Marañon eta Igor Muñoz.

  • SAKONEAN. Adinari beste etxe bat: libre eta lagunduta. Etxebizitza berean espazio pribatuak baliabide partekatuekin konbinatzen dituzten proiektu autogestionatuak eta kooperatiboak ugaritu dira Euskal Herrian azken urteetan. Zahartzaroarekin lotu dira horietako batzuk. Leortzan Lurkoi proiektua jarri dute martxan duela bi urte, eta Murgian Lagungarri izenekoa ari dira lantzen.

  • PROTAGONISTA. Naia Espinosa, enpresaria: "Egonkortasuna nahi baduzu, ekintzailetza agian ez da bidea". Emakume Ekintzailea saria jaso du Dryfing enpresako buru naia Espinosak, Ampea elkartearen eskutik, neoprenoak garbitzeko abian jarritako proiektu berritzaileagatik. Egindako bidean, produktua bera sortzea baino, "saltzea" zailagoa izan dela dio, eta ekintzaileek horretan arreta handiagoa jarri behar dutela uste du.

  • IRUDITAN. Postontzi lehiaketak baditu irabazleak.

  • GIZARTEA. Andrea Aja Maruri, suhiltzailea: "Suhiltzaile heroikoaren eredua traba da emakumeentzat".'Emakume, zu ere suhiltzaile' campusa antolatu dute Arabako emakume suhiltzaileek. Hilaren 30ean itxiko da izena emateko epea.

  • HEZKUNTZA. Mobility Lab Campusa, abian. Arabako campusaren ingeniaritza Eskolan inauguratu dute laborategi berria, Arabako enpresei mugikortasunarekin eta garraio jasangarri eta adimendunarekin lotutako gaietan laguntza emateko.

  • LITERATURA. Susana Koska, idazlea: "Eskumako emakumeek ere Gerra Zibila galdu zuten". Guardiako museo batean aurkitutako kutxa batek garai zail batean murgiltzeko abiapuntua eman zion Susana Koskari, 'Las consecuencias' liburuan Lera familiako bi pertsonaren bizitza gogora ekarriz.

  • DISEINUA. Geroa diseinatzeko topaketak. Arabako diseinuaren munduan hitzordu garrantzitsuenetakoa bilakatzen ari da Basquerville Design & Tech festibala, eta hirugarren edizioa heltzear da Gasteiza. Urriaren 9, 10 eta 11n ospatuko dute, IAKn.

  • IRITZIA: Oihan Txabarri, Irati Marañon eta Igor Muñoz.

  • AGENDA. Irailaren 19tik 25era


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago