Duela hamasei urtetik frankismoaren biktimei urtero egiten eskaintzen zaien omenaldia egin diete asteazken arratsaldean Arabako Batzar Nagusietako eta foru gobernuko ordezkariek, Irma Basterra BBNNetako presidente eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia buru izan dituztelarik. Haiekin batera egon dira ere errepresaliatuen hainbat senide eta beste hainbat ordezkari instituzional. Besteak beste, Gasteizko Udalbatzako, Legebiltzarreko eta Jaurlaritzako ordezkariak egon dira, Kuadrilletako presidenteekin batera.
Basterrak gogora ekarri du erregimenaren aurkako ideologiagatik errepresioaren biktima izan ziren pertsonek "ondare bat" utzi zutela: "gaur egun bizi ditugun askatasunak, eskubideak eta demokrazia". Basterraren arabera, "kontzientziak astintzeko" beharra dago oraindik, Arabako gizarteak ahaztu ez dezan eskubide horiek defendatzea "zenbat kostatu zitzaion".
Gonzalez, bestetik, omenaldiaz baliatu da iragartzeko diktaduran Mola eta Francori emandako dominak eta aitortzak kentzeko prozedura abiatzear dela.
Minutu bateko isilunearekin eta lore eskaintza batekin amaiera eman diote ekitaldiari.