Babestutako edukia

Gasteiz eta inguruko gazteentzat, zuen etorkizuna prest!

Erredakzioa 2025eko apirilaren 9a

Ikasleak Aretxabaletako Lanbide Eskolan. / ARGAZKIA: ALE

Euskara eskaintzak bultzatuta, hainbat gasteiztarrek aukeratu dute azken urteetan Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gure LH eskola gero eta erakargarriagoa da, ez bakarrik inguruko ikasleentzat, baita Gasteizko gazte askorentzat ere, bertan kalitatezko prestakuntza eta lan-irteera onak aurkitzen baitituzte. Horregatik, gure eskaintza zabaltzen jarraitzen dugu, oraingoan bi Oinarrizko Lanbide Heziketa ziklo berrirekin: Ibilgailuen Mantentzea eta Etxeko Jarduerak eta Eraikinen Garbiketa. Hauek Metalgintzako Fabrikazioa zikloari gehitzen zaizkio, maila honetan gure heziketa eskaintza sendotuz.

Programa hauek ikasleei hasieratik gaitasun praktikoak eskuratzeko aukera eskaintzeko diseinatu dira, prestakuntza eta irtenbide profesionala eskainiz. Ziklo hauek gehituta, hezkuntza eskaintza zabala bermatzen dugu, Oinarrizko LHtik goi-mailako zikloetaraino, ikasle bakoitzak bere interes eta beharretara egokitutako bidea aurki dezan.

Ibilgailuen Mantentzea zikloak konponketa eta mantentze-lan oinarrizkoen inguruko prestakuntza eskaintzen du, ikasleei automozio-sektorean sartzeko aukera emanez, gure eskualdeko industria nagusietako bat baita. Bestalde, Etxeko Jarduerak eta Eraikinen Garbiketa zikloak espazioen mantentze-lanetan beharrezkoak diren zereginak kudeatzeko gaitasuna eskaintzen du, lan-eskaera handia duen eremu batean.

Horrez gain, Erdi Mailako Heziketan eskaintza zabala dugu, honako ziklo hauek barne hartzen dituena: Soldadura eta Galdategia, Mekanizazioa, Menpekotasun-Egoeran dauden Pertsonen Arreta, Erizaintzako Laguntzaileak, Karrozeria eta Ibilgailuen Elektromekanika. Heziketa jarraitu nahi dutenentzat, Goi Mailako Zikloak ere eskaintzen ditugu, hala nola Automozioa eta Metalgintzako Eraikuntzak.

Metodologia praktikoa eta lan mundu errealera egokitua erabiltzen dugu, ondo hornitutako tailerrekin eta enpresetan egiten den prestakuntzarekin. Eskaintza honen zabalkuntzarekin, hezkuntza eta enplegu erreferente izateko konpromisoari eusten diogu, heziketa eskuragarria eta kalitatezkoa eskainiz.

Ziklo hauen eta izen-emate prozesuaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta aurkitu zure etorkizun profesionala gurekin!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago