Oraingoan, Ytzel Estivariz gasteiztarra dugu protagonista. Aretxabaleta Lanbide Eskolara jo zuen erizaintza zaintza osagarriak ikasteko, beste gasteiztar batzuekin batera; karrozeria, elektromekanika, automozioa, mekanizatua, galdaragintza eta menpekotasun egoeran dauden zikloko ikasleak denak, hain zuzen ere. Berehala egokitu zen eguneroko joan-etorrietara eta ikastetxeko ekintzetara.

Gainera, egoitza ezberdinekin hitzarmenak ditu, eta astero dinamikak egitera joaten dira bertako egoiliarrekin. Bere garapen bikaina dela eta, beste hiru ikaslerekin batera aukeratu zuten Eslovakian 15 eguneko egonaldia egiteko. Han egoitza, ospitala eta Eslovakiako errealitatea ezagutuko ditu.
Disfrutatu egonaldiaz eta asko ikasi!
Urtero, Aretxabaleta Lanbide Eskolak bere proiektu propioa aurkezten du, eta honen bitartez hainbat ikaslek euren lan-praktikak Europako herrialde ezberdinetan egin ditzakete. Hiru hilabeteko praktikaldiak egiten dituzte beraien formakuntzari lotutako enpresetan. Praktikak egiteaz gainera, beste herrialdeetako ikasleekin ere harremana izan eta esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera dute. Ez baita ahaztu behar alderdi ludikoa ere; oso garrantzitsua da kanpora joaten den ikaslearen nortasuna aberasteko eta beste kultura batzuk ezagutzeko.