Horretaz gain, praktika onak partekatzea, herrialdeen arteko ikasle zein irakasleen elkar ezagutza eta harremanak sustatzea dira helburu nagusiak. Ikastetxean bi urtez egon ondoren, Goi Mailako eta Erdi Mailako hainbat ikasle atzerrian egon dira.
Eraikuntza metalikoko Alain Fuentes, automozioko Uraitz Arana eta Lucas Cutillas, karrozeriako Aimar Zabala, menpekotasuna duten pertsonen arretako Ibon Vallecillo eta erizaintza zaintza osagarriak egin dituen Nahia Marcos praktikalditik maiatza bukaera arte izango dira.
Ibon Vallecillo Ubideko ikaslea, konkretuki, Pragan dago menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretako zikloko praktikaldia egiten. Esperientzia bikaina izaten ari da, eta, praktikaldiaz aparte, Pragako bizimoduan murgiltzeko aukera ona da.
Aretxabaleta Lanbide Eskola-k urte batzuk daramatza, Erasmus programa bitartez, ikasleak atzerrira eramaten; aurreko urteetan ere bi gasteiztar Grezian izan ziren. Erasmus proiektua gero eta arrakastatsuagoa da gazteen artean, eta, esan bezala, iaz sei ikasle atzerrian izan dira.
Horrez gain, beste ziklo batzuetako ikasleak ere egon dira atzerrian ikasten; Maialen eta Naroa gasteiztarrak, esate baterako, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloa ikasten ari dira Euskal Herritik kanpo, eta Eraikuntza metalikoko zikloan ari da beste ikasle bat.
Gainera ziklo honen lan munduratzea %100ekoa dela azpimarratu dute, eta inguruko enpresa indartsuekin hitzarmena dutela, Fagor-ekin adibidez.
Ikastetxe honek, ziklo honetaz gain, karrozeria, mekanizatua, elektromekanika edo erizaintzarako zaintza osagarriak ere eskaintzen ditu.