Isabel Mellen izango da San Prudentzioko pregoilaria

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 28a

Ondarearen dibulgazioari lotuta dago Mellen, eta ikuspegi feministan sakondu du. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ikertzailearen hautaketarekin, diputazioak dio ondarearen ikerketan ikuspegi feministaren beharra aldarrikatu nahi izan duela. 

Isabel Mellen ikertzailea izango da aurtengo San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren Jaietako pregoilaria. Aldundiak gaur ezagutzera eman duenez, arte historialari eta filosofoaren aukeraketarekin, "keinu argia" egin nahi izan diote ondareari, "ikuspegi feminista" batetik, eta ondare horren ikerketa prestakuntzaren eta dibulgazioaren beharra aldarrikatu nahi izan dute. 

Besteak beste, Zaragozako Unibertsitatean filosofian doktore da Mellen, bai eta Artearen Historian graduatua. Gaur egun, Gasteizeko UNEDen eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslea ere, eta urte luzez Erdi Aroko Araba proiektuari lotuta egon da. 

Dibulgazioari dagokionez, besteak beste, Divulvadoras de la historia podcastaren egilekidea da, Naiara Lopez de Munain kazetariarekin batera. Tierra de damas eta El sexo en el románico liburuak idatzi ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago