36 egun greban Arabako erresidentzien sektorean

Erredakzioa 2024ko uztailaren 1a

Erresidentzien 36. greba eguna izango da. Argazkia: ELA

Uztailaren 18rako deitu dute grebara berriz langileek, patronalaren proposamena "eskasa" izan dela argudiatuz.

Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioen sektorean egindako laugarren greba eguna izango da, apirilean sindikatuek negoziazioan dinamika berri bati ekin ziotenetik. Azken negoziazio mahaian patronalak egindako proposamena "eskasa" dela adierazi dute langileek, "sektoreko emakumezko langileak prekaritatean betikotu nahi dituena". Besteak beste, 2028ra arteko hitzarmena proposatu du 30 orduko lanaldi murrizketarekin, baina soldaten inguruko adostasunik ez dagoela aldarrikatu dute sindikatuek.

2019an sektorerako lehen hitzarmen probintziala lortzeko eztabaida hasi zenetik, 36 egun beteko ditu sektoreak greban. Grebarako deialdia antolatu duten sindikatuek, ELAk eta LABek, patronalak eta administrazio publikoak mugiarazteko eta hitzarmen duina lortzeko asmoz ekingo dutela adierazi dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago