Aurrerapena

Korrika Araban eta Kepa Urigoitia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 11:00

ALEAren 405. zenbakian, 23. Korrikak Araban utzitako argazkiak, Kepa Urigoitia Arabako Medikuen Elkargoko presidenteari elkarrizketa, eta beste gai asko.

  • Sakonean. Euskararen paisaiak harrotuz. Arabar euskaltzaleen oroimenean errotik finkatuta geratuko da beste behin Korrikarekin batera etorritako duintasun eta gogo erakustaldia. Aiaraldean eta Legution ere 'txute' horren zain daude orain. Argazkiak: AEK eta ALEA.
  • Elkarrizketak
    • Kepa Urigoitia, Arabako Medikuen Elkargoko presidentea: "Gure asistentzia eredua errotik aldatu behar dugu". Arabako Medikuen Elkargo Ofizialak (ICOMA) kanpaina bat jarri du abian "medikurik gabe" osasun zentroetan artatzeak dituen ondorioez eta arriskuez ohartarazteko, eta osasun administrazioen "planifikazio falta" salatzeko. Elkargoaren 125 urteetako ibilbideaz eta dituen erronkez aritu da Kepa Urigoitia ALEArekin. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Hondakinak. Apirilean, atez atekoa Burgun: Etxeko materia organikoaren bilketa berriarekin hasiko dira apirilaren 4tik aurrera. Errefuserako edukiontzi berriak eta konpostagailuak ere izango dituzte udalerrian. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren albistea.

    • Euskara. Bermeak nahi ditu Lazarragak: Gasteizko Udaleko euskara batzordean herritarren txanda erabili du Lazarraga Elkarteak Gasteiz Antzokia lehenbailehen zabaltzeko beharrezkoak ikusten dituen bermeak eta baldintzak galdegiteko. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren albistea.

    • Arabako Errioxa. Auziari berrekin nahi diote: Kantabria Mendilerroaren aldeko Plataformako kideak itxaropentsu azaldu dira Toloño/Kantabria izendapenaren gaineko eztabaida Espainiako Kongresuaren batzorde batera eramango dutelako. Juanma Gallegoren albistea.

    • Turismoa. Historia gurpil gainean ezagutzeko Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea egokitu du Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak. Ibilbideak malda handiak ditu, eta sasoi onean daudenentzat da egokia. Juanma Gallegoren albistea.

    • Bertsolaritza. Arrizubietaren aroa abiatu da: Aurtengo Arabako Bertso Txapelketa irabazi du bertsolari gasteiztarrak, Principal antzokian izandako finalean bertan erretiroa iragarri duen Manex Agirre aramaioarrekin izandako lehia estu baten ondoren.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Iñaki Lazkano: Ainubean
      • Zuriñe Rodriguez: Galdera bat
      • Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Altuera (ere erlatiboa da)

    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (VIII)
    • Zozketak: Anari (Jimmy Jazz), Parral Taberna eta Florida Zinemak
    • Euskararen Agenda: martxoaren 22tik 28ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Martxoaren 22tik 28ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago