- Sakonean. Hogeita bost urte gaixo mentalak ahalduntzen. Gaixotasun mental larriak dituzten lagunak babestea, osatzea eta haien autonomia lantzea dira Hogar Alaves elkartearen helburuak. Horretarako hainbat zerbitzu zabaldu ditu azken urteetan Gasteizen, tartean bi erresidentzia eta Oinarri tailer okupazionala. Adurtzako Hogar Alaves egoitzak 25 urte bete berri ditu. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
- Elkarrizketak
- Amets Martinez de Heredita, Ikusguneko koordinatzailea: "Trans kolektiboa da zaurgarriena; areagotu egin dira erasoak". 2023ko datuak biltzen dituen txostenaren zain, Ikusgunek jaso dituen LGTBI+fobia kasuak areagotu egin direla azaldu du Amets Martinez de Heredita koordinatzaileak; besteak beste, Trans legeen aitzakian "erresistentziak" atera direla eta eraso transfoboak ugaritu direla nabarmendu du. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
- Judimendi. Emantzipatu nahi, eta ezin: Etxebizitzaren inguruko arazoa ikusarazteko dinamikaren baitan, Judimendiko Batuta Elkartasun Sareak inkesta egin du. Auzokideak alokatzeko edo hipotekatzeko dituzten zailtasunak agerian utzi dituzte.
- Bastida. Posta zerbitzua, berreskuratuta: Bi astez posta zerbitzurik gabe egon dira Bastidan, bertako postariak baja hartu duenean Correosek ez duelako langilea ordezkatu. Daniel Garcia Ruiz alkateak "tamalgarritzat" jo du gertatutakoa.
- Aiaraldea. 'Nutri-score'-a euskarara dator: Euskararen "presentzia eta absentzia ikusgarri" egiteko egitasmoa abiatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Euskaldunek dituzten aukerei buruzko ikurrak erabiliko dituzte, elikagaietan bezala.
- Literatura. Abentura bila, lau eskutara: Haur literaturan ibilbide aberatsa egiten ari dira elkarrekin Txabi Arnal eta Edu Zelaieta; 'Gora gure alkate jakintsua!' liburuaren ostean, laster izango dira esku artean Merkurio estralurtarraren abenturak.
- Dendan Sessions. Musika gailendu da dendetan: Gasteizko hainbat saltokitan launa kontzertu akustiko antolatu eta grabatu ditu SAMA Ikus-entzunezko Medioen Arabako Elkarteak. Martxoaren 1ean EZEZEZ taldeak eskainiko du hurrengo emanaldia.
- Hezkuntza. Profesional berrien lorategi: Zazpi hamarkada baino gehiago daramatza Ciudad Jardin ikastetxeak lanbide heziketaren alorrean profesionalak prestatzen. Azken teknologiez baliatuta, zerbitzuei begirako hezkuntza lantzen dute.
- B-ALEA. Arabako itsasoan barrena: Datorren astean argitaratuko da, estreinakoz, Laura Galar eta Garazi Beramendik gidatutako B-ALEA podcast formatuko saio berria. Umorea lagun, aurpegi ezagun bat izango da gonbidatua saio bakoitzean.
- Judimendi. Emantzipatu nahi, eta ezin: Etxebizitzaren inguruko arazoa ikusarazteko dinamikaren baitan, Judimendiko Batuta Elkartasun Sareak inkesta egin du. Auzokideak alokatzeko edo hipotekatzeko dituzten zailtasunak agerian utzi dituzte.
- Beste edukiak:
- Iritzia:
- Aintzane Urrutia: Alphak eta Gammak
- Itziar Rekalde: Ehun urte, mende bat
- Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Bankari anarkista
- Iruditan: Osasun Publikoa Aurrera
- IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (V)
- Zozketak: 'Las que fueron silencio', 'Kortxoaren dilema' eta 'En mitad de tanto fuego' antzezlanetarako sarrerak
- Euskararen Agenda: otsailaren 23ra 29ra
- Iritzia:
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Otsailaren 23tik 29ra