Udalerri guztietan zenbaketa amaitu ez den arren, eta balizko gobernu itunen zain, honako hauek dira udal hauteskundeek Araban utzitako emaitza aipagarrienak:
- Agurain: EH Bilduk (7) EAJ (6) gainditu du, alkatetza eskuratuz.
- Amurrio: EAJk (8) irabazi du eta PSEk (2) zinegotzi bat gehiago lortu du. EH Bilduk (7) oposizioan jarraituko du.
- Argantzon: 27 botorengatik, EAJk (4) alkatetza kendu dio EH Bilduri (3).
- Bastida: PP (4) lehen indarra da, baina EAJk (3) eta EH Bilduk (2) gobernua osatzeko gehiengo absolutua osatu dezakete berriz ere.
- Dulantzi: EAJk (5) lidergoa berreskuratu du, DTI-AIA talde independentearen hiru agintaldiren ostean. Hala ere, independenteek (4) alkatetza mantendu dezakete EH Bildurekin (2) akordioa erdietsiz gero.
- Gasteiz: EH Bildu (7) da garaile Gasteizen, laugarren indarra bilakatu den EAJren (6) galera nabarmenarekin. Bigarren indarra da PSE (6) eta hirugarrena PP (6); oso atzetik, bosgarrena da Elkarrekin-Podemos (2). Gasteizko udal hauteskundeen albistea hemen.
- Guardia: PP (4) lehen indarra da, baina EAJk (3) eta EH Bilduk (2) gobernua osatzeko gehiengo absolutua osatu dezakete berriz ere.
- Iruña Oka: PSEk (4) lidergoari eutsi dio, EAJ (3) bigarren indarra izanik, EH Bildu (2) hirugarren eta PP (2) laugarren.
- Laudio: EH Bilduk (7) EAJ (6) gainditu du. Subiranistek alkatetza eskuratu lezakete Omniarekin (3) akordio batera iritsita.
- Legutio: EH Bilduk (5) lehen indarra izateari eutsi dio, baina EAJk (4) eta PSEk (2) gehiengo absolutua osatu dezakete.
- Oion: ezustekoan, EH Bilduk (5) hiru zinegotzi gehiago eta gehiengoa lortu du; EAJ (3) bigarren indar bihurtu da, PP (2) eta PSEren (1) aurretik.
- Trebiñu: talde independenteek nagusitasuna lortu dute, Treviño Dia a Dia (3) lehen indarra izanik, Trebiñuko Konderriko Elkarte Independentearen (2), PPren (2), EAJren (1) eta EH Bilduren (1) aurretik.
- Zanbrana: Arabako bigarren alkatetza eskuratu du PSEk (4), talde independentearen desagerpenarekin. EAJ (3) bigarren indarra da.
- Zuia: EH Bilduk (6) alkatetzari eutsiko dio, laugarren agintaldiarekin. EAJ (4) eta Zuiak Batzen Gaitu (1) talde independentea izango dira oposizioan.
ARABAKO UDALERRIAK
Arabako udalerrietan, berdea da kolore nagusia, EAJ eta EH Bildu lehen indarrak izan baitira udalerri gehienetan. Hona hemen Arabako mapa eta udalerriz udalerriko emaitzak:
GASTEIZ
AIARALDEA
Aiara
Amurrio
Artziniega
Laudio
Okondo
ARABAKO ERRIOXA
Bastida
Ekora
Eltziego
Elvillar
Guardia
Kripan
Lapuebla de Labarca
Lantziego
Leza
Mañueta
Moreda
Navaridas
Oion
Samaniego
Villabuena
LAUTADA
Agurain
Asparrena
Barrundia
Burgu
Donemiliaga
Dulantzi
Iruraiz-Gauna
Zalduondo
GORBEIALDEA
Aramaio
Arratzua-Ubarrundia
Legutio
Urkabustaiz
Zigoitia
Zuia
MENDIALDEA
Arraia-Maeztu
Bernedo
Harana
Kanpezu
Lagran
Urizaharra
AÑANA
Añana
Armiñon
Berantevilla
Erriberabeitia
Erriberagoitia
Gaubea
Iruña Oka
Kuartango
Lantaron
Zanbrana
TREBIÑU
Argantzon
Trebiñu
|
|