Saretzen

Nolakoa da Arabako biztanleriaren argazkia?

Erredakzioa 2023ko api. 8a, 08:00

Gasteizek jasotzen ditu lurraldean bizi diren atzerritar gehienak. / ALEA

Populazioaren zahartzea nabarmena da gure lurraldean, eta kanpotik etorritako bizilagunen etorrerak hori lehuntzen du.

Aspalditik herrialde garatuek pairatzen duten egoera da eta dagoeneko ez da albiste gure lurraldeko gizartea zahartuz doala esatea : haur gutxiago jaiotzen da, bizi-itxaropena luzeagoa da... Etorkizunera begira egoera kezkagarria eragin dezake halako egoera batek eta urteak dira batean zein bestean entzun ohi dugula ez dela pentsiorik izango, ez dela langilerik aurkitzen... Egoera are larriagoa litzateke etorkinei esker ez balitz eta biztanleriaren demografia piramideak argi erakusten digu joera hori.

Piramide izatetik, "txanpinoi" itxura izatera pasa da grafika, eta hori da hain zuzen gizartea zahartzen ari denaren seinale. Adin-tarte baxuenetan bizilagun gutxiago dugu gurean. Haur gutxi jaiotzen da eta herritarrak geroz eta adinekoagoak dira.

Beste lurralde batzuetatik etorritako bizilagunen presentziak joera lehuntzen du, neurri batean, eta 50ko eta 60ko hamarkadan estatuko beste lurralde batzuetatik etorritako herritarrak izan baziren nagusi, azken urte hauetan atzerritik etorritakoek hartu dute pisu handiagoa. Lanera etorri ohi diren herritarrak izan ohi dira etorkinak, eta hala islatzen dute datuek ere, 25-55 urte artean kokatzen baita multzorik esanguratsuena.

Erlazionatuak

Ehun herrialde Arabako zortzikoan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 api 05 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago